Sexualitatea bizitzeko beste moduak

Gehien ezagutzen ditugun harremanak sexu desberdineko pertsonen artekoak dira (harreman heterosexualak).

Badira diruaren truke sexu harremanak izatea onartzen duten pertsonak. Horri prostituzioa deitzen zaio. Normalean, horretan aritzen direnak oso egoera zailetan bizi dira eta horretara iristeko beste aukerarik ez dute izan. Errespetua merezi dute.

Sexu harremanetan baldintza bakarrak dira inori kalterik ez egitea eta gogoz kontra aritzen ez behartzea.

Zentzu horretan, sexu bereko pertsonen arteko harremanek (harreman homosexualak) ere, guztion errespetua merezi dute goian aipatutako baldintzak betetzen dituzten bitartean. Zoritxarrez, gaur egun oraindik, bazterketa eta mespretxua jasotzen dute pertsona ugariren aldetik eta hori ez da onargarria.



Lan egiten hasi:

  • 1.- Testu irakurri, azpimarratu eta eskema egin.
  • 2.- Galderen katea.