Gizonen ugal aparatoa



1- Kanpoaldeko organoak

  • Barrabilak: Espermatozoideak sortzen dituzte. Testosterona hormona sortzen dute.
  • Eskrotoa: Barrabila gordetzeko zakutxoaren izena da.

2- Barruko organoak:

  • Hodi deferenteak: Barrabiletako espermatozoideak, hazi besikuletaraino iristeko bideak dira. Gero, hauetan biltzen dira.
  • Prostata: Espermatozoideei, bere ondotik pasatzean, likido bat gehitzen die eta esperma sortzen da. Zakila gogortu eta tente jarri behar da esperma kanporatzeko.
  • Gorputz leizetsuak: Zakilaren barruan dauden egiturak dira. Odola sartzen zaienean sexu kilikaduraren ondorioz, zakila gogorra eta tente jartzen da.
  • Uretra: Pixa ateratzeko eta esperma ateratzeko hodia da.