2.- ERNALKUNTZA ETA HILEKOA

Noiz dago emakume bat haurdun?

Ernalkuntza

-Ernalkuntza: Gizonaren espermatozoidea, emakumearen obulu baten barruan elkartzea da, bizidun berri bati hasiera eman ahal izateko. Gure espezieak, barne-ernalkuntza du, emakumearen gorputzaren barruan elkartzen direlako biak: espermatozoidea eta obulua.

-Nola gertatzen da ernalkuntza? Gauza desberdinak gertatzea beharrezkoa da:

1- Obuluak, obulutegitik kanpo egon behar du.

2- Neskaren baginatik, tente eta gogorra dagoen zakila sartu behar da espermatozoideak uzteko: gorputz leizetsuen lana da, zakila horrela jartzea.

3-Zakilaren sarketak minik ez emateko, baginak, likido likatsu bat sortzen du. Espermatozoideak baginatik gora igeri hasiko dira, obulua topatu nahian Falopioren tronpan.

4- Milioika iritsi arren, espermatozoide bakarrak lortuko du obuluan sartzea. Berehala, obuluaren paretak gogortu eta barruko aldaketak hasiko dira: ernalketa gertatu da, obulua ernalduta dago.

5-Arrautza: Ernaldutako obuluari arrautza deitzen zaio. Arrautzak bere bidea jarraituko du Falopioren tronpetatik eta umetokiaren paretetan finkatuko da haurdunaldiari hasiera emanez.

HILEKOA

-Zer gertatzen da obulua ernaltzen ez bada?

Sexu harremanik ez direlako egon, antisorgailuak erabili direlako… obulua ez dago ernaldurik: kasu honetan, umetokira iritsiko da beti bezala, eta bi astetara baginatik kanporatuko da odol piska batekin eta umetokiko mukiarekin. Umetokiko mukia + ernaldu gabeko obulua kanporatzeko prozesuari, hilekoa edo menstruazioa deitzen zaio.

28 egunez behin pasatzen den funtzio ziklikoa da (denboralditxo batez irregularra izan daiteke). Konpresak, tanpoiak eta hileko-kopak erabil daitezke, ateratzen dena jasotzeko. Kanporaketa hau, hiru eta bost egun artean gertatzen da.

-Hilekoa jasotzeko baliabideak: tanpoiak, konpresak eta hilekorako-kopak.

Ondo bereiztu!!

-Obulazioa edo emakumea obulatzen hastea: Obulua, obulutegitik atera eta Falopioren tronpatik mugitzen hasi dela esan nahi du. Lau bat egun irauten du fase honek. Epe hau oso ernalkorra da.

-Ernalkuntza/ernalketa: Falopioren tronpan dagoen obuluan, espermatozoidea sartzea da, bi zelulak elkartuak gelditzen dira. Haurdunaldiari hasiera ematen dio.

-Hilekoa: Espermatozoide batekin elkartu ez den obulua, umetokiko pareten mukiarekin eta odol piska batekin gorputzetik kanporatzea da. Konpresak, tanpoiak edo hilekoaren-kopak jasotzen du odol hori..