HAURDUNALDIA eta ERDITZEA

HAURDUNALDIA

Ernaldutako obulua, arrautza deitzen da; bigarren astetik aurrera, enbrioia eta hirugarren hilabetetik aurrera: fetu edo umekia.


Obulua, handitzen joango da likidoz (likido amniotikoa) betetako poltsa batean: hor dago kolpe eta infekzioetatik babesteko. Ama eta enbrioia, plazenta eta zilbor-hestearen bidez komunikatuta daude.

Plazentaren eta zilbor-hestearen funtzioak:

1-Plazentak, amaren odoletik hartzen ditu oxigenoa eta elikagaiak.

2-Plazentak, amaren odolari haurrak sortutako hondakinak pasatzen dizkio.

3-Haurraren odolak plazentatik hartzen ditu amaren oxigenoa eta elikagaiak. Zilbor hesteak, haurraren zirkulazio aparatura eramaten ditu bere gorputz osotik banatzeko.

4-Haurraren odolak, plazentan uzten ditu honen hondakinak, amaren gorputzetik kanporatuak izateko.

Funtzionamendu honekin, amaren eta haurraren odolak ez dira nahasten.

ERDITZEA

1-Hasieran: Bederatzi hilabeteak igaro ondoren amak, sabelean, uzkurdura ahulak sumatzen ditu, denbora tarte handiaz batetik bestera. Aurrerago, indartu eta maizagoak izango dira.

-Uzkurdurekin:

-Haurraren burua pelbisean kokatzen da.

-Umetokiaren lepoa eta bagina zabaltzen dira, burua errazago pasatzeko.

2-Geroago, umekia jasotzen duen poltsa hausten da eta likido amniotikoa ateratzen da. Segidan, umearen buruak umetokiaren lepoa eta bagina pasatzen ditu. Azkenean, medikuak burutik tiratuz, gorputza ateratzen du. Zilbor-hestea mozten du. Haurraren birikak euren oxigenoa hartzen hasiko dira. Horrela da, erditze naturala.

Batzuetan, erditzean, arazoak gertatzen dira eta haurra onik ateratzeko, zesarea egiten da:

-Zesarea: Amaren abdomena eta umetokiaren paretak ebakitzen dira haurra sabeletik ateratzeko.

-10 minutu beranduago:

-Amak, azken uzkurdurekin, plazenta kanporatuko du.

-Ordu batzuetara:

-Amaren bularrak esnea sortzen hasiko dira, haurra elikatzeko. -Gaur egun, badira esne artifizialekin egin daiteke.