1. SEXU ORGANOEN GARAPENA PUBERTAROAN

UGAL APARATOA

1.Sexu-garapena pubertaroan. Ugal organoak

Ugalketari esker, gizabanakoak hil arren, espeziea irautea lortzen da.

Jaiotzen garenean, ez gara ugaltzeko gai, gure ugalketa organoek ez baitute lanik egiten. Lanean hasten direnean, neska eta mutilen arteko desberdintasunak areagotzen hasten dira. Desberdintasun horiek agertzen hasten diren aldiari pubertaroa deitzen zaio.

Pubertaroa 11-13 urte inguruan hasten da nesken kasuan eta 12-14 mutilen kasuan. Garai horretan, nesken obulutegiek eta mutilen barrabilek hormonak deitzen diren substantzia batzuk sortzen hasten dira. Hormonak odolera pasatzen dira eta odolaren bitartez gorputz osora iristen dira, neska eta mutilen gorputzetan hainbat aldaketa sortuz. Obulutegiek sortzen duten hormona estrogenoa du izena eta barrabilek sortzen dutena testosterona.


Hona hemen pubertaroan gertatzen diren aldaketa nagusiak:

  • Neskarengan
  • Mutilengan

Lan egiten hasi:

  • 1.- Testu irakurri, azpimarratu eta eskema egin.
  • 2.- Pubertaroan agertzen diren aldaketak sarean bilatu
  • 3.- Galderen katea.
pubertaroan gertatzen diren aldaketa nagusiak.docx