3.- SEXUALITATEA ETA UGALKETA GIZAKIENGAN

SARRERA

Gizakia ez diren gainontzeko animaliek sexu harremanak soilik ugalketa ziurtatzeko burutzen dute urteko sasoi zehatz batean.

Gizakiok, ordea, ez ditugu sexu harremanak izaten soilik ugaltzeko eta gainera, urte osoan zehar izan dezakegu. Sexu harremanak hurrengorako erabiltzen ditugu:

-Maitasuna elkarri adierazteko: Elkar maite duten pertsonek gustura sentitzen dira elkar ukituz, musukatuz, laztanduzā€¦

-Plazerra lortzeko: Sexu harremanek sentsazio oso atseginak eragiten dituzte eta sentsazio horiek bizitzea da sexu harremanak izateko beste arrazoietako bat.

- Ugaltzeko: Elkar maite duten bi pertsonek egoki ikusten duten unean, seme alabak izateko asmoarekin burutuko dituzte sexu harremanak. Hori, bizitzan oso gutxitan gertatzen da.


Lan egiten hasi:

  • 1.- Testu irakurri, azpimarratu eta eskema egin.
  • 2.- Galderen katea.