Emakumeen ugal aparatoa

1-Kanpoaldeko organoak:

Kanpoaldeko organoen multzoari, alua edo bulba deitzen zaio. Alua, ezpain handiak eta ezpain txikiak izeneko egitura batzuez estalita dago:

  • Ezpain handiak: Ezpain txikiak tapatzen dituzte.
  • Ezpain txikiak: Euren azpian, bi zulo agertzen dira:

1-Uretraren bukaera: Gernua kanporatzeko balio du.

2-Baginaren sarrera da.

  • Klitoria: Uretraren gainean dagoen organotxoa da. Klitoria, nerbio-amaierez beteta dagoen organoa delako, oso sentikorra da. Sexu harremanetan emakumeak plazerra sentitzeko ezinbesteko organoa da.



2-Barruko organoak:

  • Obulutegiak: 2 dira. Estrogenoak sortzen dituzte. Obuluak, ere: hilero bat askatzen dute, txandaka: hilabete batean, obulutegi batek eta hurrengo hilabetean, besteak.
  • Falopioren tronpak: 2 dira. Obulutegitik atera den obuluak erabiltzen duen bidea da, umetokira iristeko.
  • Umetokia: Bere paretetan fabrikatutako mukian, geratuko da itsatsita obulutegitik iritsi den obulua, espermatozoide baten zain.
  • Bagina: Umetokiaren mukia eta espermatozoidearen zain zegoen obulua, hemendik ateratzen dira, odol pixka batekin: hilean behin gertatzen delako, hilekoa deitzen zaio.