Kaixo lagunak!
Espazio honetan musika saioetan egin ditugun jarduera batzuk partekatuko ditugu, baina adi egon, erronka berriak ere izango dituzue!
*Turtziren kanta: Aspaldi ez dugu abestu...eta Turtzi eskolan bakarrik geratu da, beraz goazen ozen abestera ea entzuten digun!
*Entzunaldiak: Lasaitu behar bazarete edo besterik gabe musikaz disfrutatu nahi baduzue, hemen dituzue bi entzunaldiak.
1 - Udaberria.Vivaldi 2-Loreen balsa .Tchaikovsky
*Erritmoa lantzeko:
Karikaturak abestiarekin egin genuen azkenengo egunean bikain atera zitzaigun, hemen duzue beste erronka bat TUM PA eta edalontziena ondo menperatu ez zuenarentzat, hara beste aukera bat.
*Dantzak:Hauek bi dantzak jada jakin behar dituzue, baina errepasatu ditzakezue.
1-Marmutx 2-Alenelul
*Musika tresnen sailkapena: ez genuen eskolan hasitako lana bukatu, momentuz aztertu bideo honetan agertzen diren tresnak eta egoera hau luzatzen bada lana bukatzeko modua bilatuko dugu.
*Txirula:
Eskolan banatutako partiturak errepasatu ea begiratu gabe lortzen duzuen!Lortzerakoan, beste honekin hasi…
Gogoratu gorputzaren jarrera oso garrantzitsua dela airea ondo ateratzeko.Egunean 5 edo 10 min praktikatzen baduzue bikain aterako zaizue.Animo!
Aldapeko: Hau kanta jada ezaguzten duzue, baina begira zenbat bertsio dauden, zein da gehien gustatzen zaizuna? zurea propioa egiten animatuko zara?
*Yoga egin duzue noizbait? Bilatu leku lasaia eta disfrutatu hurrengo istoriekin.
2020/04/29
Adi lagunak! Hemen duzue musikako 1.erronka! Zuen mezuen zain nago!