Martxoak 16, astelehena
Kaixo ikasleok, hurrengo asteetan ingelesa ez ahazteko gomendio batzuk bidaliko dizkizuet:
Alde batetik, baliabide digital oso erabilgarriak bidaltzen dizkizuet ingelesa ikasteko eta praktikatzeko era ludiko batean:
https://learnenglishkids.britishcouncil.org/es Abestiak eta historioak entzuteko, bideo labur batzuk ikusteko eta jolas batzuk topatuko dituzu gramatika eta histegia lantzeko.
https://kids.nationalgeographic.com/ Ezagutzeko animalia batzuen ezaugarri harrigarriak, zientzia, historia eta geografia.
http://duckters.com/ Hau da gune edukatibo bat eta gai desberdinak topatu ahal dituzu: historia, geografia, matematikak, zientzia eta abar...
https://www.oxfordowl.co.uk/ Hemen daude ehun liburu baino gehiaho irakurtzeko.Horretaz gain, irakurtzen duzun bitartean beraren audioa entzun ahal duzu.
https://www.kids-world-travel-guide.com/ Hemen ezagutu ahal dituzue beste herrialdeen monumentoak, ohiturak.......
Bestetik, komenigarria da telebistako filmeren bat ingelesez ikustea edo edozein liburu txiki eta erraz bat ingelesez irakurtzea.
*Zalantzak izaten badituzue, argitzeko jarri nirekin kontaktuan hurrengo emailean : turtziozeskolaingelesa@gmail.com
Martxoak 23, astelehena
Kaixo lagunok, zelan zaudete? Ni gogo handiekin nago zuek ikusteko.
Roberrek azaldu zizuen nola sartu ahal zineten Tiger Macmillanen aplikazioan, baina baten batek ez badu lortu sartzen, argibideak emango dizkizuet . Horrela, gure eskolako ingeleseko liburuan landu duguna berrikusi ahal izango duzue. Han badituzue atal batzuk: unitate bakoitzaren hiztegia, istorioak, abestiak..... Hiztegiaren atalean jolas batzuk topatu ahal dituzue, adibidez: gelan egiten genuena gure memoria lantzeko (bikoteak egitearena) eta abar.
Martxoak 30, astelehena
Kaixo lagunok, zelan zaudete?
Hurrengo egunetarako jarraitu ahal duzue 5. unitateko ariketak egiten (activity book), hau da, lesson 4, 5, 6, 7 and 8.
Ariketa hauek egiteko ez dituzue entzumenak behar, denak egin ahal direlako. Ariketa batzuk egiteko beste liburua erabili behar izango duzue (pupil´s book ). Bestela, ez badakizue ze o zer egiten, bidali niri email bat helbide honetara: turtziozeskolaingelesa@gmail.com
Apirilak 6, astelehena
Egunon, zelan zaudete ? Espero dut denok ondo egotea.
Egin dituzue 5. gaiako ingeleseko ariketak? Nik ziurtatzeko ariketak egin dituzuela, ariketak egin ostean, atera argazki batzuk eta bidali itzazue mesedez helbide honetara:turtziozeskolaingelesa@gmail.com . Gero, amaitzen duzuenenan bidaliko dizkizuet ariketeten emaitzak, zuek zuen liburuan zuzentzeko.
Disfrutatu oporrak!!!!!!!!. Besarkada handi bat !!!!!
Apirilak 17, ostirala
Kaixo, behean dagoen artxiboan bidaltzen dizkizuet argazkiak erantzunekin zuek zuen liburuan zuzentzeko (4,5,6,7 eta 8 lessons).
Apirilak 20, astelehena
Kaixo, zer moduz zaudete? .
Bihar eskolara joango naiz eta eta ingeleseko fitxa batzuk eskuz emango dizkiet zuen gurasoei.
Falta diren bi hilabete hauetan , batez ere, orain arte landu ditugun unitateak birpasatuko ditugu, hau da, lehenengo bost unitateak.Horretarako unitate bakoitzeko birpasatzeko fitxa batzuk egingo dituzue hurrengo asteetan. Fitxa batzuk egiteko audioak behar izango dituzue. Audioen linka bidaliko dizkizuet zuek zuen etxean entzuteko. Fitxak amaitu ostean Classroomen bidez, fitxeei argazkiak ateratzen, bidali ahal izango dizkidazue. Datorren astean, classroomean, ingeleseko karpeta izango duzue.
Nire asmoa da turtziozera astean behin joatea, orduan, fitxak astero eskolan eskuz jasotzeko aukera izango duzue.
Apirilak 21, asteartea
Gaur goizean, zuen gurasoei eman dizkiet ingeleseko birpasatzeko fitxa batzuk, 1º unitatekoak. Hauetariko batzuk egin genituen kurtso hasieran baina oso ondo datorkizue gogoratzea.Lehenengo hiru fitxak entzuteko dira, horregatik, emailez zip dokumentuan "listening" egiteko audio guztiak bidali dizkizuet. Badakizue, jakiteko zer audio zenbakia den bakoitza, ariketa ondoan dagoen disko txikitxuan, zenbakia begiratu behar duzuela. Espero dut zuek ez izatea arasorik zip dokumentua hori zabaltzeko.
Ariketa guzti hauek egiteko aste bete izango duzue, datorren asteazkenerarte.
Datorren asterako bi aukera izango dituzue niri fitxak emateko, bata, eskuz, eskolara joaten naizenean (astean behin joango naiz eta esango dizuet aurretik),eta bestea, classroomen bidez, (datorren asterako ingeleseko karpeta sortuko dut).
Fitxak amaitu eta gero, 2 unitatekoak egingo ditugu, eta horrela jarraituko dugu eman ditugun lehenengo bost unitate amaitu arte. Fitxa horiek ere, eskolan eskuz jasotzeko ere aukera izango duzue. Classroomen ere ipiniko ditut.
Beheko dokumentuan, gaur goizean zuen gurasoei eskuz eman dizkiedan fitxak ere daude.
Lehenengo hiru orriak egiteko behar dituzuen audioak zuen emailetara bidaliko dizkizuet.
Agur bero bat
JON
Apirilak 26, igandea
Ingeleseko karpeta bat sortu dut classroomean, horregatik bihartik aurrera classroomen bidez etxerako lanak bidaltzeko aukera izango duzue.
Horretaz aparte, hurrengo asteartean, apirilak 28an, 9:30etatik 14:00etara eskolan egongo naiz eta nahi duenak hurrengo asterako bidaliko ditudan fitxak eskuz jasotzeko aukera izango du. Klassroomean ere ipiniko ditut inprimitzeko.
Maiatzak 2, larunbata
Hurrengo asteartean, maiatzaren bostean, eskolan egongo naiz 9:30etatik 14:00etara eta nahi duenak hurrengo asterako bidaliko ditudan lanak eskuz jasotzeko aukera izango du. Klassroomean ere ipiniko ditut inprimitzeko.