ERABILTZAILEAREN INGURUNEA

Scratchek duen ezaugarri nagusia da erabiltzeko erraza dela, batetik, duen interfazeagatik, eta, bestetik, erabiltzen duen bloke-sistemagatik. Bi elementu horien konbinazioak erabilera intuitiboa bultzatzen du, eta, ondorioz, oso programa egokia bilakatzen da programazio-kontzeptuak ikasteko. Zortzi urtetik gorakoentzat pentsatuta dago, beraz, askotariko adin edota gaitasunetara egokitzen den programa da.