04. Iruineko informatika Saila

Irunean gaude, gure ikerketarekin jarraitzeko. Bere sistema informatikoen bidez, teoria harrigarri bat ezagutuko dugu. Beti bezala, jardueren emaitzak bitakora-koadernoan idatzi behar.

Geologia-teknikei esker, gaur egun askoz gehiago dakigu gure planetaren barne-funtzionamenduari buruz. Esan dezakegu, nolabait, "bizia" dagoela, astiro-astiro mugitzen dela denboran zehar, eta itxura, erliebeak eta paisaiak aldatzen dituela. Badakigu ere, lurraren barnean gertatzen denak kanpoko seinaleak ( sumendi eta lurrikarak) badituela.

Zientziak guzti hau azaltzeko teoria bat dauka: Plaken tektonika. Goazen ezagutzera!

EGINKIZUNAK (Classroom-ean jarri behar dituzue, han bertan dokumentazioa, ataza eta epe guztiak egongo dira )

1.Plaken puzzlea

Litosferako erliebea osatzen duten piezen buru-hausgarri bezalakoa da. Gehiago jakiteko, taldean lan egingo dugu, hurengo bideoetan jasoko dugun funtzionamenduari buruzko informazioarekin.

Ikusten dugu puzzlearen ale guztiak ez direla berdinak, baizik eta ertza desberdinak daudela (dibergenteak, konbergenteak, labankorrak), kontinenteen ertzetan edo ozeanoetan gertatzen diren arabera, fenomeno sismiko eta bolkanikoekin lotutako erliebe desberdinak sor ditzaketenak.

Bideoak ondo ikusi ondoren, taldeka jarrita, hurrengo galderei erantzungo diegu, doc dokumentu komun batean eta, aldi berean, Bidai-bitakoran.

  • Nola deitzen den sumendien eta lurrikararen jatorria eta kontinenten jitoa azaltzen duen teoria?

  • Zeintzuk dira plakarik handienak?, eta txikiagoak?

  • Deskribitu 3 motatako plakak eta jarri adibideak

  • Zergatik esaten da plaka batzuk “eraikitzaileak, suntsitzaileak edo transformatzaileak” direla?

  • Zeri deitzen zaio “Rifta”?, eta dortsal ozeanikoa?

  • Azaldu zerikusirik duen materialen dentsitatea ertz konbergeteekin.

  • Nola sortzen dira hodi edo fosa ozeanikoak?

  • Nola sortzen dira uharte bolkanikoen arkuak?

  • Zer ondorio dauka bi plaka kontinentalek talkak?

  • Eta ertz transformatzileen ondorio erliebean?

  • Nola sortu dira Hawai irlak?

Era berean, informazio hori guztia taula honetan antolatuko dugu erliebearekin lotzen, irudiak edo argazki batzuk, adibide bezala, osatuko dugu.

Plaken arteko ertzak

DIBERGENTEA

KONBERGENTEA

LABANKORRAK

Litosfera ozeanikoa + ozeanikoa

Litosfera ozeanikoa + kontinentala

Litosfera kontinentala + kontinentala

  • Lurrikarak

  • Sumendiak

  • Uharte bolkanikoetako arkuak.

  • Hobi ozeanikoak.

  • Ozeanoen hondoaren hazkundea.

  • Mendilerroak eta tolesturak eratzea

GEHIAGO NAHI? Egin klik!!!

Eman minutu batzuk pentsatzeko orain arte zer ikasi duzun eta zientzuk diren zure zalantza nagusiak ikas-egunerokoa erabiliz. Zalantza edo hausnarketa bat izanez gero, partekatu foroan edo jo irakaslengana zuzenean tutoretza orduetan.