Hasiera

Ongietorriak abentura geologiko honetara!!!!!

Jules Verne idazleak bere abenturazko eleberri ospetsuenetako bat argitaratu zuen 1864an: "Lurraren bihotzeraino". Bertan, Geologia irakasle bat, bere ilobarekin eta gidari batekin, gure planetaren barnean sartzen dira pergamino zahar baten aginduei jarraituz. Espedizioa Islandiako sumendi batean hasten da eta, pixkanaka pixkanaka, mundu misteriotsu bat deskubritzen dute

Guk, eleberri honetako protagonistek bezala, Lurraren barnealdetik bidaia bat hasiko dugu, baina Zientziaren eskutik, planeta zeharkatzen duten ontzien beharrik gabe. Hau bai den harrigarria!!!!

Nahiz eta bidai birtuala egingo dugun, abentura honetan gidatzeko beti zuekin egongo naiz. Bidai-etapetan garatuko ditugun eginkizun guztiak gure Classroom-ean daude. Sites hau Classroom-aren euskarria izango da.

Halaber, tutoretza-orduak hurrengoak izango dira:............................................

Jarraitu baino lehen, ikusi bidaiaren BIDAIAREN ZEHAZTASUNAK

Hona hemen gure abenturaren bidai-etapak. Donostiko basera izango da gure lehendabiziko aztertokia. Baina, aldez aurretik jakin behar duzue ea benetako zientzialariak izateko prestatuta zaudeten: Abenturan murgiltzeko prest?

GEHIAGO NAHI? Egin Klik!!!!