Gida didaktikoa

PLANTEAMENDU OROKORRA

"Lurraren bihotzeraino", DBHko 4. mailako Biologia eta Geologia eremuko plaken tektonikan lantzen diren Lurraren barrualdeari buruzko edukiei dagokien proposamen didaktikoa da. Oinarrizko Hezkuntzarako Curriculum Dekretuaren (Heziberri 2020) helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak lantzen ditu, eta hezkuntza-gaitasunak garatzen laguntzen du.

  • Ikerketa bezalako planteamendua du, hots, sekuentziaren zehar, ikasleek gaia aztertzen dute pausoz pauso eta ataza desberdinen bidez, lehendabiziz eredu teorikoa ezagutzen (biadiaren motxila) eta bigarrenean, aplikatzen (bidaia egiten mapa batetik eta azken ekoizpenean).

  • Jarduera anitzen proposamena egiten da, konpetentzia zientifikoa eta zeharkakoak garatzen diren modukoak. Beti tresna eta aplikazio digitalak aprobetxatzen, era telematikoan ahalbideratzeko moduan, COVID garaian garatu delako. Horregatik hainbat tokitan "Classroom", dokumentu komunak eta abarreko aipamena egiten da.

  • Era berean, gidak, tutorialak, lan-txantiloiak eta, ibilbidea (mapa) eskaintzen dira etengabe, andamioak bezala. Feedbacka, laguntza eta ikaskuntza erregulazioa lortzeko proposamenak aipatzeneta adierazten dira (foroak, ikas-egunerokoa, zuzenketak, errepasoak,...)

  • Norbanako lana zein taldekoa sustatzen da

  • Ataza bakoitzean, sakontzeko proposamenak ere eskaintzen dira, ikasleen lana pertsonalizatzeko aukera emateko.

  • Jakina, hain beharrezkoak diren irakasleen azalpenak bideoazalpnekin ordezkatuta daude, baina onena izango lirateke askotan Meet baten bidez garatzea, saio sinkronikoetan.


ATAZAK

Ikas-sekuentzia bi atal nagusitan sailkatuta dago:

1) Bidaiaren zehaztasunak. Atal honen helburuak bi dira. Alde batetik hasierako oinarrizko informazioa ematea (zer ikasiko dugu, nolakoa izango den ebaluazioa, non adierazi behar dituzten proektuaren ekoizpenak...). Bestetik, sekuentziararen zehar ez galtzeko ibilbide bat eskaintzen du.

2)Bidaia bera. Bidaia mapa baten bitartez irudikatuta dago. Mapa honetan eta pausoz pauso, ikas-ibilbide osoa dugu. Mapa agertzen diren etapa desberdinetan, eginkizunak zehaztatzen dira. Eginkizun hauen emaitzak bidai-bitakoran idazten dira. Gehienetan taldeka egiten dira, baina, nahiz eta taldean garatu, nork bere koadernoa (bitakora) bete behar du.

  • Zientzialariak gara? Jarduera honetan sazizientzia-teoria bat aurkezten da (Lurra hutsaren teoria) bideo baten bidez. Ikasleek, irakasleak zuzenduta, noski, bideoko baieztapenak modu kritikoan aztertu behar dituzte, zientziaren izakerari jarraituz. Halaber, teoria honen kontrako argudioak izateko hipotesiak botatzen dituzte. Bidaiaren azken lanabesaren bidez, dena ikasita eta gero, jarduera berreskuratzen da.

  • Baseak. Lehendabiziko jardueren teoria lantzen dute. Horretarako bidaiak proposatzen die ikasleei Donostin, Bilbon, Gasteizen eta Irunean dauden zientzia-base batzuetatik pasatzea, benetako bidaia egiteko motxila ondo jantzita izateko asmoz. Era honetan, Donostiko basean Lurraren bareno egitura aztertzen da, eredu estatikoa eta dinamikoa azaltzen. Bilbon, laborategiko esperimentu erraz batzuk egieta proposatzen zaizkie, kontinenteen jitoa demostratzen duten konbekzio-korronteak eta materialen dentsitatea egiaztaratzeko. Gasteizen, lurrikara eta sumendi-mapa kartografiatu behar dute, gero, Iruneko basean plaken teorian murgiltzeko. Derrigorrezko jarduerez gain, errepasatzeko edo sakontzeko beste batzuk proposatzen dira.

  • Hurrengoan, "bidaiatzen" atalean, plaken muga desberdinetatik bidaiatzen dute. Muga bakoitzean bere deskripzio geologikoa zein galdera batzuk planteatzen dira. Halaber, toki batetik bestera pasatzeko, enigma txiki bat deszifratu behar dute.

HELBURUAK, EDUKIAK ETA EBALUAZIO IRZPIDEAK

1) Helburuak eta edukiak "Zer ikasiko dugu" atalean zehaztatzen dira, 3.eta 5.edukin multzoak lantzen (plaken tektonika eta ikerketa-proiektua).

2) Ebaluazioren planteamendua "ebaluazio" atalean dago. Ikas-sekuentzia teorikoa izanez (ikasgelan oraindik ez progaturik) zehatz moduan eta kalifikazioekin ezin da eman . Dekretuan agertzen diren ebaluazio-irizpideak betetzen ditu:

1.Gidoi bat oinarri hartuta, ikerketak eta laborategiko praktikak egitea, lan zientifikoaren berezko metodologia eta estrategiak aplikatuz, eta haien garapena balioestea eta emaitzak interpretatzea.

  • Erronka baten aurrean, metodo zientifikoa aplikatzen du (hipotesiak, esperimentazioa, datuen bilketa eta interpretazioa, ondorioak.

  • Zenbait baliabide erabiltzen ditu, digital zein analogikoak: taulak, grafikoak, mapak.

  • Txostenak egiten ditu, deskripziozkoak zein argudiozkoak, behaketetatik edo esperimentuetatik abiatuta

  • Ikerketaren emaitzak zenbait bitartekotan (idatzizkoak zein ahozkoak) eta euskarritan jakinarazten ditu

  • Fenomeno naturalen berri izateko jakin-mina eta interesa adierazten du.

  • Banakako lanean ahalegina egiten du eta autonomiaz jarduten du, lanean arduraz eta modu aktiboan jardunez.

  • Talde-lanaren aldeko jarrera du, dela presentziala dela birtuala

  • Sormena erabiltzen du planteatutako galderei erantzuna ematean, eta, beharrezkoa bada, tresna digital egokienak erabiltzen ditu, produktu berritzaileak eta sormenezkoak egiteko.

2.Hiztegi zientifikoa zuzen erabiltzea, bere mailarako egokia den testuinguru zehatz batean adierazpenak egitean.

  • Badakizki hiztegi zientifikoko termino ohikoenak eta zuzen adierazteko gai da, bai ahoz, bai idatziz.

  • Ikasitako gaiei buruzko deskribapen, azalpen eta argudiatzeak egiten ditu, hizkuntza zientifikoa zuzen erabiliz, eta adierazpenak zuzen eta txukun egiteko ahalegina egiten du.

  • Lanaren emaitzak egituratzen dituzten txostenak egiten ditu, eta diagrama, eskema edo eredu egokiak erabiltzen ditu kontzeptuak eta prozesuak azaltzeko, bai euskarri digitalean, bai euskarri analogikoan

5.Ideia zientifikoak aurrerapen teknologikoekin eta beste arlo batzuekin lotzea.

  • Badaki zer lan kolektibo egiten duen zientziak, badaki etengabe aldatzen eta berrikusten ari dela, une historiko bakoitzaren ezaugarrien eta beharren arabera, eta mugak dituela.

  • Ezagutza zientifikoa eta giza pentsamenduaren beste modu batzuk bereizten ditu, eta badaki ezagutza zientifikoaren ezaugarrietako bat dela enpirikoki egiazta daitezkeen iragarpenak egin dituela, sazizientzien alde konparatuz eta desberdituz

  • Bere irizpideak ezartzen ditu garapen zientifiko-teknologikoak dakartzan arazoen aurrean erabakiak hartzeko.

12.Litosferaren higidurarekin lotutako fenomeno eta egitura geologiko batzuk interpretatzea, Lurreko kontinenteen jitoaren teoria eta plaka-tektonikaren teoria oinarrihartuta.

  • Kontinenteen jitoaren eta ozeanoen hondoaren espantsioaren egungo zenbait ebidentzia arrazoitzen ditu.

  • Lurraren egitura eta osaera adierazten duten modeloak aztertu eta alderatzen ditu, eta eredu dinamikoa plaken tektonikaren teoriarekin uztartzen du.

  • Plaka litosferikoen higidura erlatiboak eta erliebean dituzten ondorioak azaltzen ditu.

  • Erliebea, haren jatorria eta bilakaera barne-prozesu eta kanpo-prozesu geologikoen elkarreraginaren ondorioa dela azaltzen du.

  • Mendilerroen, arku-irlen eta orogeno termikoen jatorria azaltzen du.

  • Lurrikaren eta sumendien kokapena plaka litosferikoekin, haien higidurarekin eta mugekin lotzen ditu eskalako mapetan.

  • Arroken zikloa deskribatzen du eta plaka-dinamikarekin lotzen du.