Abenturaren ibilbidea

GURE HELBURUAK

  • Gure planetaren dinamikaren funtzionamendua ikuspegi zientifiko eta kritiko batekin ezagutuko dugu.

  • Ikerketak iegiten ikasiko dugu, bai dokumentalak, bai esperimentalak, zientziaren prozedurekiko koherenteak diren estrategiak aplikatuz eta ebidentzietan oinarrituta.

  • Naturako fenomenoak interpretatzeko eta azaltzeko trebetasunak hartuko ditugu, kontzeptu, printzipio, estrategia, balio eta jarrera zientifikoak baliatuz

  • Gizadiaren kultura-bilakaeran ezagutza zientifikoak izan duen garrantzia ulertu eta balioesteko dugu.

  • Iturri desberdinetatik eta komunikatzea baliabide desberdinak erabiliz, informazioa lortzen ikasiko dugu

  • Banaka nahiz lankidetzan aritzeko gaitasuna landuko dugu

  • Erabaki arduratsuak hartzeko irizpideak izaten ikasiko dugu

  • Norberaren ikasteko modua erregulatzen ere gure helburuetariko bat izango da.

EDUKIAK (Heziberri)

EDUKI KOMUNAK

  • Metodologia zientifikoa eta haren oinarrizko ezaugarriak fenomeno naturalak eta benetako egoerak aztertzeko, identifikatzeko eta ebazteko aplikatzeko irizpideak.

  • Lan zientifikoaren berezko estrategiak, lagungarriak direnak alderdi hauekin lotutako jarrerak garatzeko: jakin-mina, interesa, zehaztasuna eta zorroztasuna, sormena, pentsamendu kritikoa, ahalegina eta autonomia norberaren lanean, eta jarrera aktiboa eta arduratsua lanean.

  • Laborategian erabiliko den materiala erabiltzeko prozedura eta segurtasuna.

EDUKI GEOLOGIKOAK: PLAKEN TEKTONIKA

  • Bilakaera historikoa: kontinenteen jitotik plaken tektonikara.

  • Lurraren egitura eta osaera. Eredu geodinamikoaren eta geokimikoaren interpretazioa.

  • Kontinenteen desplazamenduaren probak. Sumendien eta lurrikaren banaketa.

  • Dortsalak eta ozeanoaren hondoaren espantsioa. Plaka litosferikoak eta haien mugak.

  • Barne-prozesu geologikoen eta kanpo-prozesu geologikoen arteko elkarrekintzak.

  • Mendikateen sorrera: motak eta sorrarazten dituzten prozesu geologikoak.