01. Donostiako basea

Ongietorriak gure bidaiaren lehenengo etapa honetara!

Donostiko basean zaudete. Munduan zehar bidaiatzen baino lehen, behar beharrezkoa da gure motxila informazioez ondo beteta izatea, bestela ez ditugu ulertuko aurkitu ditugun enigmak.

Gure planeta, kanpoan ikusita, oso egonkorra dela dirudi. Mendiak, bailarak, ibaiak, egunero zapaltzen dugun arrokak...oso finkatuta daudela, mugimendu barik, sentitzen dugu, bizitza osoa toki berean egongo balira. Baina pertzepzio hau mozten da, noizean behin lurrikara edo sumendi batek bere indarra erakusten digunean. Bai, lurra, barrutik, ez da hain barea , eta, barruan gertatzen dena kanpoan ere islatzen da, nahiz eta pertsona baten biziraupenean ikusi ezin dugun. Zer dago gure planetaren barruan? Nondik hasiko ginateke gure bidaia?

EGINKIZUNAK (Classroom-ean jarri behar dituzue, han bertan dokumentazioa, ataza eta epe guztiak egongo dira )

Taldeak eratzen

Irakasleak taldeak izendatuko ditu. Taldeak eratu ondoren, ikasle bakoitzak bere "BIDAI-BITAKORA" eskuratuko du ( Google docs dokumentu partekatuta da, Classroom-ean, bakoitzak kopia bana jasoko duzue), taldean lan egingo dugun arren, nork bere koadernoa burutuko duelako. Era honetan, bakoitzak zuen aportazio eta hausnarketa pertsonalak gaineratzeko aukera izango du.

1. Bideoa

Ondorengo bideoa ikusiko dugu: "Viaje al centro de la Tierra" (Discovery Channel). Bakoitzak hurrengo gaiei buruzko oharrak hartuko ditu:

Julio Verneren garaia aurkikuntza zientifiko handiko mendea izan zen. Zer genekien Geologiaren arloan?

  • Zein hiru zati nagusik osatzen dute lurraren barnealdea?

  • Zein dira bideoan aipatzen diren lurraren barnealdea aztertzeko metodo nagusiak?

  • Zer gertatzen da nukleoaren eta lurrazalaren artean?

Orain taldean bilduko gara, doc dokumentu partekatu bat ireki eta han notak trukatuko eta adostuko ditugu Gero, nork bere bitakoran idatziko ditu. Arrisku gainditu beharko genituzke? Nolakoa da gure planeta barrutik?

2. Informazioaren lanketa eta erabakiak

Indibidualki, irakurri arretaz hurrengo informazioa:

Dokumentalean ikusi dugun bezala, Lurraren barnealdeari buruz nahikoa ezagutzen da, badakigu hainbat materialez osatutako geruza batzuk daudela. Baina ez da ematen duen bezain erraza, geruzen EREDU ESTATIKOA delako eta gure planeta etengabe mugitzen ari da. Itsasotik sartzen bagara, zeharkatu beharreko geruzaren lodiera ez da kontinente batetik egiten dugunaren berdina. Sumendi baten kraterrarekin egitea erabakitzen badugu, magma batekin topo egin dezakegu, eta magma horrek berriro arrastaka eramango gaitu azalera. Leku batzuetan hobi sakonetan murgildu gaitezke, eta beste batzuetan lurrikara baten indar ikaragarriak suntsituko gintuzke. Non hasiko ginateke, ba, gure bidaia?

Ezkerrak geologoek oso ondo aztertuta daukate. Bi metodo erabiltzen dituzte:

  1. Aztertze metodo zuzenak: Eskura dauden objetuak aztergai bihurtu, hala nola, gainazaleko dentsitatearen neurketa edo gainazaleko harrien osaera (gogoratu arroken zikloaren ondorioz, barruko material batzuk azalera igotzen dira)

  2. Aztertze metodo ez-zuzenak: Objetu bati buruzko informazioa eskuratzea, neurri ez zuzenak erabiliz. Uhin sismikoen hedapenak ematen duen informazioaren bitartez, planetaren barnealdeko erradiografiak egin daitezke. Lurrikaretan askatzen den energia materiaren zehar barreiatzen da uhin bezala. Uhin mota desberdinak daude: P eta S

  • P uhinak hedatzen dira material solido nahiz likidoetatik; zenbat eta trinkoago eta zurrunagoak izan, abiadura handiagoa da. Material homogeneoetatik abiadura egonkor mantentzen da.

  • S uhinak solik hedatzen dira geruza solidoetatik; egoera likidoan dauden geruzetatik ez dira barreiatzen.

Lurraren gainazalean zehar sismografoek uhinen hedapena atzematen dituzte; nolako hedapena, halako barne-egitura; horrela zeharkatutako materialeen ezaugarriak eratortzen dira; hau da, uhinen barreiaduraren arabera, nolakoak diren zeharkatu dituzten materialak jakin dezakegu.

Uhinen arabera, material batek ezaugarri mekaniko-plastikoak aldatzen denean, etengune bat dagoela esaten dugu. Etengune hauek geruzen arteko muga bat dagoela agerian jartzen dute eta beren aurkitzaileen izena daukate ( Mohorovicic, Repetti...). Era honetan , Lurraren bi egitura-ereduak daude:

a) Eredu estatiko mineralogikoa (ikuspuntu mineralogiko batetik sortua, materialeen osaera kimikoaren arabera). Eredu klasikoa da eta ziur Lehen hezkuntzan ikasi duzuena: Lurazala, Mantua eta Nukleoa.

b) Eredu dinamikoa (ikuspuntua, geruza edo elementu desberdinen portaera mekaniko eta mugikortasunaren arabera): Litosfera, Astenosfera, Mesosfera, "D" geruza eta Endosfera.

Jatorria: Zientziajoleak

Orain, entzun arretaz Ima Unzueta irakaslearen azalpenak eta bidai-bitakoran

Azkenean, taldeka jarrita, eta 1-2-4 dinamika erabiliz, zuen bidai-bitakoran dauden galderei erantzun behar diezue.

Azkenean, galdera garrantsitzu bat guztion artean eztabaidu eta erabaki bat hartuko duzue:

Nondik hasiko ginateke gure bidaia?, zein da toki seguruena?

GEHIAGO NAHI? Egin klik!!!