03. Gasteizko kartografia Saila

Gasteizko kartografia Saila honetan mapekin lan egingo dugu. Beti bezala, jardueren emaitzak bitakora-koadernoan idatzi behar.

Sumendiak eta lurrikarak lurraren barnealdean zerbait gertatzen den seinaleak dira, agian gure ikerketarako eremu onak izan daitezke. Mapekin lan egingo dugu, ikusteko ea haien banaketa geografikoak gure bidaiarako arrastoak emango dizkiguten patroi edo jarraibide batzuk.

EGINKIZUNAK (Classroom-ean jarri behar dituzue, han bertan dokumentuak, bideoak, ataza eta epe guztiak egongo dira )

1-Sumendiak eta lurrikarak

Jarduera, nork berea egingo du. Hona hemen jarraibideak

  • Google Maps aplikazio digitala erabiliko duzu. Logeatzeko, zure Gmail kontua besterik ez duzu eman behar.

  • Aplikazioaren funtzionamendu hurrengo bideoan azaltzen da primeran. Ikusi eta mapari ekingo diozu.

  • Lurrikara eta sumedi famatuen mapa bat eraiki behar duzu. Horretarako, ondorengo bi web-orritan aurkitzuko duzun informazioa lortu ondoren, mapan lokalizatuko eta jarriko dituzu, beti testu-informazio txiki batekin. Gero, gaineratu nahi duzuena, irudia, argazkia, bideoa, esteka...pertsonalizatu zure mapa!

  • Partekatu maparen URL-a zure irakaslearekin eta jarri zure bidai-bitakoran bere esteka eta irudi bat (pantailazoa).

  • Behin mapa eginda, lotu, lerro baten bidez, sumendi eta lurrikada gehiago dituzten zonaldeak. Orain, konparatu zure mapa beste mapa honekin. Ze ondorioak atera ahal dituzu?

  • Azkenean, elkartu zure taldearekin eta, denon artean, ondorioak osotzeko eta borobiltzeko.

Sumendi nagusiak. Edad proiektua

Lurrikara nagusiak. Edad proiektua

GEHIAGO NAHI? Egin klik!!!