Argazki interaktiboa

Bidai amaitu ondoren, gure argazki interaktiboa antolatzeko eta gauzatzeko momentua helduko da.

IRUDI INTERAKTIBOA

Hasi baino lehen irudi interaktiboa zer den barneratu behar dugu. Funtsean, gaia definitzen edo irudikatzen duen irudi handia bat eta barruan azaldu nahi duguna elementu multimedien bidez adierazita (irudiak, eskemak, bideoak, testua...). Hemen dugu adibide bat. Aztertu hasi baino lehen.

Volcanic eruption

Argazia Genially aplikazio digitalaren bidez egingo dugu.

PLANIFIKAZIOA EGITEKO GIDA:

Irudia egin baino lehen, guztien artean diseinuaren planifikazioa egitea komenigarria da. Horretarako, 1-2-4 dinamika erabiliko dugu. Lehendabizi bakoitzak ideiak pentsatzen ditu, gero bikoteka, ideia horiek elkartrukatzen eta adosten ditugu. Azken prozesu bera errepikatzen dugu launaka jarrita. Talde bakoitzak beren ideiak partekatuko ditu dokumentu komun batean

  • Zer izango da fondoan kokatuko dugun argazkia

  • Zer nolako informazioa jarriko dugu

  • Informazioa irudikatzeko, zein argazki, testu, estekak, bideoak eta abar

  • Zer eskaini ahal diogu bisitanteari gehiago motibatzeko

GURE ARGAZKI INTERAKTIBOA:

Argazi bilduma Genially aplikazio digitalaren bidez egingo dugu.

  1. Irakasleak ikasgelako pasahitza emango digu

  2. Behin barruan, aukeren artean, "IMAGEN INTERACTIVA" -ri aukeratuko dugu

  3. Bideoan azaltzen diren jarraibideekin, gure irudi interaktiboa sortuko dugu, argazki-bildumarekin. Bideoak eta estekak ere txertatu ahal ditugu.

  4. Sortu ondoren, klase osoarekin partekatuko dugu.

  5. Irakasleak ebaluatuko du eta, aldi berean, taldeen artean ebaluatuko dugu.