02. Bilboko laborategia

Bilboko Laborategian gaude. Hemen, gure etxean egiteko esperimentu batzuen proposamenak aurkituko ditugu. Ez ahaztu beren emaitzak bitakora-koadernoan idaztea!!!

Lurraren mapa bat arretaz begiratzen duen edonork, Afrika eta Amerikako kostaldeak bat datozela konturatuko du. Gauza bera pentsatu zuen Alfred Wegener geologo alemaniarrak, XX. mendearen hasieran, kontinenteen jitoaren Teoria adierazi zuenean. Wegener ezin zen Lurraren sakonera jaitsi, baina zeharkako frogekin lan egin zuen, bere emazte Elsaren laguntza estimaezinarekin. Dakigunez, proba hauek ez zuzenak dira, kanpoan, barruan gertatzen denaren ondorioz, ikus ditzakeguna. Bere eredua jarraituko dugu.

EGINKIZUNAK (Classroom-ean jarri behar dituzue, han bertan dokumentuak, bideoak, ataza eta epe guztiak egongo dira )

1-Kontinentearen jitoa

Hurrengo bideoetan ikusiko dugu nola kontinenteen konfigurazioa aldatu den Lurraren historian zehar. Lehenengoan, duela 3,3 biloi urtetik hona, eta, bigarrenean, etorkizun batean simulatuta, 300 miloi urte pasa ondoren..

Gune eta herrialde batzuk non zeuden identifikatzeko gai gara?

  1. Talde bakoitza herri bi aukeratuko ditu eta garai batzuetan non egon diren eta non egongo diren kokatzen saiatuko da, 100 miloi urtero. Horretarako, 1.bideoa 300 miloi urtetik hasiko duzue (3.30 minutuan, hobetu identifikatzen dira kontinenteak).

  2. Bitakoran dagoen taula beteko du

  3. Bideokonferentzian, talde bakoitzak besteei azalduko die

2. Konbekzio-korronteak, esperimentuak

Zergatik mugitzen da? Zein da Lurraren motorra?

Mugimenduaren jatorria mantuan gertatzen diren materialen korronte batzuetan kokatzen da, konbekzio korronteak deritzenetan. Konbekzio korronteak Lurraren barnealdeko materialen arteko tenperatura eta dentsitate ezberdintasunen ondorioz sortzen dira, honela, beroenek, dentsitate txikiagoa dutenez, azalera igotzeko joera dute. Baina, igotzen doazen heinean, hoztu egiten dira, euren dentsitatea txikiagoa da, eta, orduan, berriro jaisteko joera dute. Honela, mantuaren goranzko eta beheranzko korronteak sortzen dira, litosferaren mugimendua eragiten dutenak, "arrabol" moduko bat bezala eraginez.

Lurreko materialen dentsitatea eta konbekzio-korronteak simulatuko ditugu etxean, esperientzia errazen bidez. Bakoitzak, hurrengo instrukzioak jarraitzen, esperimentuak egingo ditu eta prozesuak argazki edo bideoekin dokumentatuko ditu. Emaitzak bitakoran idatziko ditugu. Saio sinkrono bat egingo dugu noreberaren emaitzak eta zailtasunak komentatzeko.

1.ESPERIMENTUA: Lurraren geruzen jatorria eta materialen dentsitatea

Materialak:

  • Ura, koipea, area, plastikozko botila.

Prozedura:

  1. Osagaiak botilan botatzen ditugu, hurrengo ordenean: koipea, ura eta area.

  2. Nahasten dugu, den dena homogeneoa izan arte

  3. Denbora bat itxaron behar dugu osagaiak geruzetan metatu arte.

2.ESPERIMENTUA: Konbekzio-korronteak

Materialak:

  • Beroa aguantatzen duen bi ontzi, bat beste baten barruan sartzen dena, ur beroa, kolorantea, artaziak.

Prozedura:

  • Ura mikrouhinetan edo sukalden berotzen dugu

  • Ontzi txikia urez betetzen dugu, kontuz, ez erre!

  • Urari kolorantea botatzen diogu

  • Estalkia zulotu ondoren, estaltzen dugu

  • Ontzi handia ura hotzez betetzen dugu

  • Ontzi txikia ontzi handian sartzen dugu

  • Denbora pixka bat pasa ondoren, mugimendua behatzen dugu.

GEHIAGO NAHI? Egin klik!!!

Etxean egin ahal dituzun beste esperimentu batzuk:

Ziur Pixarreko bideo hau ezagutzen duzun! nola azalduko zenuke zientzia aplikatuz?

Eman minutu batzuk pentsatzeko orain arte zer ikasi duzun eta zientzuk diren zure zalantza nagusiak ikas-egunerokoa erabiliz. Zalantza edo hausnarketa bat izanez gero, partekatu foroan edo jo irakaslengana zuzenean tutoretza orduetan.