Arteari garrantzia emateko ezinbestekoa izan da lan hau. Artearekin betidanik erlazionatuta egon den irudia apurtu egin dugu, ohartu garelako hori baino mundu zabalago bat hartzen duela arte hitzak. Normalean pentsatzen dugu artea bakarrik museotan, koadrotan agertzen dela; aspergarria ere ikus litzateke.
Hortaz, guk erreferentetzat hartu ditugun pertsonak aztertuta, ikusi egin dugu gauza desberdinak egiten dituztela, eta guk ere parte hartu dezakegula. Horien artean, What Human Being is kuadroa , Hilma Af Klint-ek sortutakoa hartu dugu inspirazio bezala, aurrera eramateko eta K6an dugun zati artistikoa gauzatzeko.
Lan honetan arteari garrantzia ematen delakoan bi puntu ezberdinetan zentratu gara, gure k6 arekin erlazioa dutenak. Alde batetik abstrakzioa izango litzateke, gai hau bete betean ematen da, izan ere Hilma abstrakzioaren aitzindaria dela esan daiteke, “Su fin es plasmar la dualidad como motor del mundo y producir, en palabras de la artista, una “imagen primigenia” conciliadora de opuestos y reflejo de la unidad de la que, a su juicio, todo procede.” (Museo Picasso de Málaga).
Bestetik edertasuna, puntu hau oso garrantzitsua da guretzat, kalitatezko irudiekin, atrezzoarekin lotuz “El objetivo de lograr una educación inclusiva y de calidad para todos se basa en la firme convicción de que la educación es uno de los motores más poderosos y probados para garantizar el desarrollo sostenible.” (Programa de naciones unidas para el desarrollo). Izan ere, haurrek berehala bereganatzen dituzte politak, erakargarriak edo itsusia eta desatsegina denari buruzko ideiak, irizpide horiek haien eguneroko erabakietan erabiliz. Baina, ideia horietan, ez dago erantzun zuzenik, pertsona bakoitzak modu ezberdin batean ikusten du edertasuna, honela inklusioa eta iritzi aniztasuna emanez.
PROPOSAMENEN ETA EMAITZEN ARTEKO KONPARAZIOA
LOREAK
Loreak egiterako orduan, Hilmaren malkoak zirelakoan irudikatu genituen. Hasieran loretxoak paper pinotxoarekin egin genituen eta zurtoina kartoi moduko batekin.
Baina arazo bat geneukan, izan ere loreak ez ziren oso errealak eta zurtoinaren eta loreen kolorearen arteko ezberdintasunak zeuden, beraz hori aldatu genuen, horretarako lasto bat erabili genuen eta paper pinotxoarekin estali genituen.
Izan ere, marko teorikoan adierazten dugun edertasun hori aipatzeko aukera daukagu, kalitatezko materiala sortuz eta gure hezkuntza artistikoa sustatuz.
Hasieran loreak
egiteko proposatutako
metodoa
Azkenean
erabilitakoa
SUDURRA, MOKUA, ERRATZA, GARATXOA ETA TXANOA
Hemen ikusten denez, hasiera batean fisikoki egin genuen sorgina irudikatzeko materiala. Baina, entsaiuak hastean, ez genekien oso ondo zer egin material horrekin behin erabilita; halaber, eutsi behar izan genituen denbora guztian ondo ikusteko. Hortaz, Ainhoarekin hitz egin ostean, erabaki genuen azkenean Paint aplikazioaren bidez materiala Hilma Af Klinten argazki batean txertatzen joatea, eta goiko ezkerreko argazkian ikus daiteke horren emaitza.
OBREN SORKUNTZA LONAN EZARTZEKO
Obra hauek sortzeko, Hilma af Klint-en obrak inprimatu behar izan genituen. Ondoren, zati ezberdinetan banatu eta horiekin "Stop motion" bat sortu genuen. Obra hauen sorkuntza irudikatzeko asmoz sortuak izan ziren. Hasieran koadroak bideo bakar batean egin genituen, baina saiakerak egin ondoren konturatu ginen denborak kontrolatzeko hobe zela bideo desberdinetan moztea.