Proiektu guztietan, edukiak ongi eta osotasunean zehaztea eta aukeratzea oso garrantzitsua izango da prozesuaren onuragarritasuna bilatzen bada. Kasu honetan zer, nola eta zertarako hitzei erantzuna emateko helburuarekin curriculumean bilatu dira edukiak. Lehen esan bezala, galdera hauekin oinarrituz sortutako edukiak izango dira, eta hurrengo hauek izanik;
Emozio eta sentimenduak:
Arte-adierazpenak baliatuz adieraztea eta komunikatzea gertakariak, sentimenduak, emozioak, bizipenak eta ametsak.
Komunikazio-tresnak:
Ikus-entzunezko bitartekoetatik igortzen diren mezuak interpretatzen hastea eta haien bidez mezuak igortzen hastea.
Arte-produkzioen osotasuna:
Proiektu kolektiboak egiten parte hartzea eta inguruneko arte-ekoizpenen gaineko interesa izatea.
Arteko trebetasun eta teknika oinarrizkoak erabiltzen hastea.
Materialak probatzea eta ekoizpen plastikoak egitea askotariko materialak eta teknikak erabilita.
Folklorea eta kultura-inguruneko beste arte-adierazpen batzuk balioestea eta haiekiko interesa izatea.
Horiek landuta, gure proposamenak oinarri eta babes bat izango dute, edukiak helburuekin eskua emanez eta dena ongi antolatua edukiz.