Hilma Af Klint-en obrak eta honekin bere bizitza abiapuntutzat hartu da, honela artearen munduan erabat sartuz eta azken hau arakatuz. Hilma Af Klint-en artearen oinarriak jakiteko Rousseak hau adierazi zuen, “Claramente para Hilma af Klint, el reto era escapar al determinismo biológico sin contravenir completamente los preceptos sociales de su provinciano entorno, extremadamente estricto y conservador. Ése es el contexto cultural en el que hemos de releer su práctica mediúmnica’’ (Rousseau, P. 2013, in Díaz eta Sanchez, 163. or.).
Izan ere, bizi izan zituen egoerak eta sentimenduak hartu eta obretan plasmatu zituen, abstrakzioa sortuz. Marcel Brion-en (1963) hitzetan, “El cubismo trabaja sobre el objeto inicial el arte abstracto lo elimina, o no lo retiene sino como emoción, como choque motor.”. Hala nola, Díaz eta Sánchezek dioten bezala (2015), Hilma Af Klint-en pintura sentitu egiten da berarekin bat eginez eta mundu ezezagunetara eramaten utziz, nahiz eta, itzultzen garenean, gogoeta egin eta pentsatu behar dugun nola gertatu den emozio hori idazlanaren aurrean.
Ricardo Marínek (2003) hezkuntzarekin lotu zuen artea hau adieraziz, “hezkuntza artistikoa ez da gauza politak imitatzean oinarritzen, ezta apaintzeko eta obra artistikoak egitea, Kreatibitatea oso garrantzitsua da, baina ez da gauza bakarra, izan ere, haurrek adierazteko modu propioak dituzte, hauek baloreak izanez.” Gainera, Kupareok (1994) adierazi zuen moduan, edertasuna eta artelanaren esentzia arte gauzatzetan errazago nabarmentzen dugu, gu geu artista bihurtzen garen momentuan, nolabait, sentimenduren bat, ideiaren bat sumatuz.
Sentimenduak azalerazteko, edertasuna adierazteko eta bakoitzak artearen munduan murgiltzeko, teknika ezberdinak lotu edo elkartu daitezke, hauek aurreko guztia batuz eta proposamen eszenikoari zentzua emanez.
Ryota (2010) artista japoniarrak, bere lanei esker, publikoarekiko hurbiltasuna sentiaraztea lortzen du, ohikoak diren haur jolasen bitartez eta gure egunerokotasunean dauden objektuak eskuratuz (Isidora Furlan, 2020). Espazio eta denbora desberdinetan murgiltzeko gai da, hau da, itzalen bidez lortzen du denboraren igarotzea sentiaraztea. Izan ere, hauek antzerkietan erabiltzea gomendatzen du Lequeux-ek (1977), “haur ikusleak aktorea bere itzaletik bereizten eta bizitza horri bere burua ematen ikasten du; deszifratu, interpretatu eta irudimenak bere adimena bezala jarduten du etengabe” lehen adierazitako hurbiltasun hori sortuz eta Tamesek (1985) baieztatzen duen moduan, sozializazio-bideak eta ikaskuntza positiboak eskainiz.
Loreei dagokionez eta hauek obran zehar daukaten sentimendu eta metafora adierazteko, papiroflexia teknika erabili da. Sofik (2016) dio paper zuriak, hamaika aukera dituela, eta ez zen hori bultzatzen ari; orduan, pentsaera artistikoaren eta matematika-ezagutzarekin, jende hori beste irudikatze-modu batzuk bilatzen hasi zen, figuratiboak eta ez-figuratiboak.
Bombón Cóndor-ek eta Alexandra de las Mercedes-ek (2013) dioten bezala, papiroflexiaren teknikak kontzentrazio asko eragiten du nahi den figura sortu ahal izateko eta haurren motrizitate fina hobetu ahal izateko. Haurra jolasten, disfrutatzen eta ikasten ari den bitartean, bere trebetasunak ezagutzen ari da, bere irudimena eta kreatibitatea landuz. Origamia teknikari esker haurrek idaztea, ideiak partekatzea eta taldean lan egitea lortzen dute.
Loreen antolaketari dagokionez, Land Art edo Earth Art nabarmendu egin da, arte garaikideko korrontea dena, eta naturan bertan aurkitzen diren materialak erabiliz (ia beti) sortzen dira obrak. Honetan, paisaia eta artelana batera doaz. Aitzindaria Robert Smithson izan zen, erreferente bezala hartu dena lan honetarako, bere lana, ‘’Spiral Jetty’’ (1970), kontuan hartuta.
“El mundo de la pintura es el color y el espacio: el dibujo es esencialmente una división del espacio. Por lo tanto, la pintura es la mente realizándose a sí misma en el color y espacio.” (Barnett Newmann, 2006)