Orokorrean, denok parte hartu dugu lan hauek aurrera eramateko. Egia da, batzuk trebeagoak izan direnez gauza batzuetan, denbora gehiago ematen dutela horiek egiten beste batzuek baino. Hala ere, guztiok elkartu garenean modu presentzialki lana egiteko ia beti guztiok egon gara, eta hori oso aberasgarria izan da lanak banandu ahal izateko eta guztion parte hartzea sustatzeko.
Lan honetan zehar hainbat betekizun desberdin egon dira, hala nola:
Materiala egin (loreak)
Prozesuari argazkiak atera
Informazioa bilatu
Informazioa itzuli
Power Point prestatu
Bideoak egin
Musika bilatu
Eszenatokia prestatu
Laburtuz, elkarlana eta kooperazioa egon da prozesuan zehar, eta guztion laguntza izan dugu. Lan hau ez da besteak bezala izan, jarraitutako prozesuak dibertsitate asko izan du eta ez gara oinarritu gauza zehatz batean soilik, hau da, eremu teorikoa lantzeaz aparte, eremu praktikoa oso zabala izan da kasu honetan, eta guztion parte hartzea berebizikoa izan da.