Marko teorikan idatzitakoa bete dadin, lehenik eta behin helburu zehatz eta orokor batzuk argi utzi behar dira, prozesua eta informazioa praktikan jartzeko. Aipatu behar da dekretua eta marko teorikoa izango dela sortutako helburuen iturria eta inspirazioa.
Arterako konpetentziaren barnean finkatzen baldin bagara, bakarrik «Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena» eremuan kokatzen da. Izan ere, honek kultura ezagutzeko, ulertzeko eta balioesteko bidea egiten du, sormena erabiliz.
Emozio eta sentimenduak:
Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.
Hizkuntza askotarikoen komunikazio-tresnak eskuratzeko bidea egitea eta tresna horiez gozatzea, norberaren egoera pertsonal, fisiko eta sozialeko beharrizanak, sentimenduak eta bizipenak adierazi eta azaltzeko.
Komunikazio-tresnak:
Hizkuntza askotarikoen komunikazio-tresnak eskuratzeko bidea egitea eta tresna horiez gozatzea, norberaren egoera pertsonal, fisiko eta sozialeko beharrizanak, sentimenduak eta bizipenak adierazi eta azaltzeko.
Hizkuntza ofizialetan eta inguruneko hizkuntza askotarikoetan komunikatzeko jarrera irekia izatea, beste errealitate eta kultura batzuk deskubritu eta errespetatzeko.
Arte-produkzioen osotasuna:
Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.