Elliot W. Eisnerrek (2004) dioen moduan ingurunea esperimentatzea bizitza osoan zehar luzatzen den prozesua da. Kulturaz osatua, hizkuntzan, sinesmenetan eta baloreetan eragina duena, eta neurrizko ezaugarri bereizgarrietan,batzuetan indibidualtasuna deitzen dioguna.
Lana arteetan ez da soilik emanaldiak eta produktuak sortzeko modua; gure bizitzak sortzeko modu bat da, gure kontzientzia zabalduz, gure jarrerak osatuz, gure esanahi-bilaketa asetuz, besteekiko harremana ezarriz eta kultura partekatuz.
Hau da, haurrei iradokizunak emanez gero, helburu bat izatera bideratzen diegu, haien espontaneitatea ekidituz. Aske utzi behar zaie sortzen, kreatibitatea eta naturaltasuna lantzeko asmoz. Argi izan behar da ibilbidean transmititutako baloreak zeintzuk izango diren.
Hezkuntza Artistikoa ez da soilik kualitate artistikoak dituztenentzat, denek prozesuaz gozatzeko eta ikasteko aukera izan behar dute, inor baztertu gabe. Esan dezakegu artean ez dela inor besteak baino gehiago.
Halaber, prozesu honetan konturatu gara hezkuntza artistikoa lantzeko ezinbestekoa dela eskolatik ateratzea eta ingurunea ezagutzea eta bizitzea. Garrantzitsua da profesionalek eta artistek haien esperientziak eta bizipenak partekatzea, haien lanak ikusteko aukera izatea eta haiekin hitz egiteko aukera izatea. Modu hauetan, arteari buruzko beste perspektiba desberdin bat lortuko da. Gure kasuan, aurten Teatro Paraisora joateko aukera izan dugu, haien obretako bat ikusi eta artistekin eta hor bertako langileekin gure iritziak eta zalantzak komunean jarri genituen. Esperientzia hori baliagarria izan da gure obra zehazteko eta hainbat ideia atera ditugu bertatik, arteari buruzko beste perspektiba desberdin bat lortuz.
“Se podría decir que más de cien años atrás Hilma af Klint pintó para el futuro. Y el futuro es ahora”. (Iris Müller-Westermann in Hilma af Klint. Pionera de la abstracción).