Etapako helburua konpetentzien lorpena izango da. Etapako helburuak 8 dira eta etapa-bukaeran, hau da, DBHko 4. maila amaitzean, lortu beharrekoak dira. Hori dela eta, ebaluazio-irizpideekin lotuta egongo dira, eta horien arabera ebaluatuko dugu helburuen edo konpetentzien lorpen-maila.
Unitate honek etapako 6 helburu hauen lorpenari bere ekarpena egingo die; ebaluazio-irizpide eta lorpen-adierazleen bidez ebaluatuko da:
1. 1936ko gerra-garaiko egoera soziopolitiko eta kulturala ezagutzea eta interpretatzea.
2. Euskal Olerkigintzaren Pizkunde-garaia ezagutzea eta sinbolismo literatura-mugimenduaren ezaugarriak, autoreak eta obrak ezagutu eta erlazionatzea.
3. Euskal sinbolismoko lan esanguratsuak aztertuz eta interpretatuz, ulertutakoa besteei azaldu, ahoz zein idatziz, edukia proposatutako testu-sekuentzien arabera antolatuz.
4. Prentsaren balioaz eta eraginaz ohartaraztea .
5. Euskalgintzaren beharrizanari buruz hausnartzea.
5. Garaiko euskal literaturan emakumearen presentzia ezagutzea.
6. Euskalkien presentziaz jabetzea.
7. Euskal poemen antologia sortzea eta errezitaldia taularatzea.
8. Hartzaileen arreta bereganatu eta mantentzeko landutako estrategiak sormenez baliatzea.
9. Elkarlana eskatzen duten ekimenetan jokaera asertiboa erakutsi eta lana egiteko hartutako konpromiso pertsonalari modu arduratsuan eta autonomia-maila onargarriarekin erantzutea.
10. Irakurzaletasunaren plazerraz ohartaraztea.