Ebaluazioa hezitzaile eta jarraitua izango da.
Unitatearen ebaluazioa honela egingo da:
a) Hasierako ebaluazioa: hausnarketarako jardueren bidez, ikasleen oinarrizko aurrezagutzak balioetsiko dira eta lantaldeak horren arabera eratuko dira, aniztasunaren trataera kontuan hartuz; ikuspegi formatzailea du eta ez du ikaslea kalifikatzen.
b) Bitarteko ebaluazioa: eguneroko behaketaren bidez, jarrera ebaluatuko dugu: lana, interesa...
c) Amaierako ebaluazioa: gauzatutako ahozko zein idatzizko ekoizpenen ebaluazioa izango da; izaera hezitzailea du, eta unitatean zehar ikasleei jardunbidea antolatzen lagunduz, komunikazio-proiektua, hau da, erabilera-eremu baterako asmo komunikatibo jakina duen ahozko edota idatzizko ekoizpena, ebaluatzea izango du helburu. Unitatean zehar proposatutako atazak izango dira ebaluaziorako tresna; halaber, atazak gauzatzea derrigorrezkoa izango da, zenbait ezagutzaren sintesi-lana delako eta ikasleak ikasteko diziplina hartzen duelako.
Bestalde, ebaluaziorako proposamenean, bai bakarkako lanari, bai taldekoari erreparatuko zaie, alderdi hauek kontuan hartuz:
Talde-lanari dagokionez, ikasle bakoitzaren partaidetza aktiboari, taldearekiko jarrera toleranteari eta plangintzarako metodologia orekatuari erreparatuko zaio. Zeregin edota proiektu ezberdinak garatzean, sormenaren prozesua nola bideratzen duten aztertuko da, lan elaboratuak diren ala iturrietatik zuzenean hartuak diren balioetsiz.
Bakarkako lanaren kasuan, ezaguera berriei buruzko interesa edo jakinmina kontuan hartuko da, baita partaide egokia izateko ahaleginak ere. Halaber, koadernoari behatuz, errakuntzak, hutsuneak edota lan positiboak balioetsiko dira.
Horrez gain, Moodle, blog... ezagutza, gaitasun eta jarreretan ikasketa-aurrerapenak ikusteko eta ebaluatzeko tresnak ere izan daitezke eta, aldi berean, ikasle eta irakasleen zereginen bilduma antolatua izan daiteke.
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK ETA LORPEN-ADIERAZLEAK
Helburuen atalean esan bezala, etapako helburua konpetentzien lorpena da, baina, zelan ebaluatu DBHko 4. mailan konpetentzien lorpen-maila? Horretarako, HEZIBERRI-2020: DBHko CURRICULUMAREN BERARIAZKO IKUSPEGIAn kurtso bakoitzerako zehaztutako ebaluazio-irizpideak eta horien lorpen-adierazleak ezinbestekoak dira. Hori dela eta, unitate didaktiko honetan etapako helburuak ebaluazio-irizpideekin lotuta leudeke.
EBALUAZIO-IRIZPIDE ETA -ADIERAZLE KOMUNAK: esan bezala, ebaluazio-irizpideak eta horien lorpen-adierazleak erabiliko dira unitate guztietan, helburu edo konpetentzien lorpen-maila ebaluatzeko; eta unitate didaktiko hau diseinatzean, EUSKARA ETA LITERATURA arloko beste unitate batzuetarako baliagarri izan litezkeen zenbait adierazle komunen presentzia ikusi da; beraz, diziplinarteko izaera izanik, ondorengo unitate osorako komunak izango lirateke ebaluatzeko orduan: 4, 13, 14 eta 15
Unitate honi jarraian datozen hauek legozkioke:
- Hainbat euskarritan dauden ahozko testuak ulertzea, hedabideetakoak, ikaskuntzakoak eta lanekoak, batik bat azalpen-testuak, zentzu orokorraz ohartuz, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiziz eta informaziorik eta daturik garrantzitsuenak hautatuz, proposatutako helburuari begira.
- Ahozko testuen gaia igartzen du.
- Igorlearen asmoaz ohartzen da, testuinguruko elementu esplizituen nahiz inplizituen bidez.
- Ahozko testuen zentzu orokorra eraikitzen du.
- Atalen arteko harreman logikoak ezartzen ditu.
- Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten ditu.
- Autonomiaz hautatzen eta erabiltzen ditu informazioa erregistratzeko baliabideak.
- Hainbat euskarritan idatzitako azalpen-testuak ulertzea eta interpretatzea, hedabideetakoak, ikaskuntzakoak eta lanekoak, zentzu orokorraz ohartuz, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiziz, edukia eta testuaren forma modu kritikoan balioetsiz, eta informaziorik eta daturik garrantzitsuenak hautatuz, proposatutako helburuari begira.
- Testuaren zentzu orokorra eta bigarren mailako gaiak antzematen ditu.
- Testuaren zentzu orokorra laburtzen du.
- Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak identifikatzen ditu.
- Informazioak, iritziak, gertaerak eta falaziak bereizten ditu.
- Autonomiaz hautatzen eta erabiltzen ditu ideiak antolatzeko teknikak, idatzizko testuak antolatzeko: eskemak, grafikoak, kontzeptu-mapak...
- Testuaren egitura orokorra berreraikitzen du, modu autonomoan.
- Informazioaren garrantzia balioesten du, bere ezagutzen arabera.
- Irakurketarekiko interesa dauka, informazio- eta jakintza-iturri den heinean.
- Planifikatu ondoren, azalpen-testu eraginkorrak egitea, argiak eta egituratuak, gizarteari, politikari edo kulturari buruzkoak, ikus-entzunezko baliabideen eta IKTen laguntzaz, hitzezko eta ez-hitzezko baliabideak egoki erabiliz.
- Informazio esanguratsua bilatu eta hautatzen du, hainbat ikuspuntu eta iturritakoa: analogikoa, ikus-entzunezkoa eta digitala.
- Testua ulergarri egiteko eta hartzailea inplikatzeko estrategiak erabiltzen ditu: ideiak birfomulatzea, galdera erretorikoak, erregistro-aldaketak, umorea...
- Hitzezkoak ez diren alderdiak kontrolatzen ditu: doinua, keinuak, gorputzaren jarrera...
- Ahozko azalpen-testuak sortzen ditu, argi eta txukun, gidoi bati jarraituz.
- Zuzen, hitz-jario egokiz eta ahoskera argiz hitz egiten du.
- Ganoraz erabiltzen ditu IKTak, bere ahozko aurkezpenak egiteko eta zabaltzeko.
- (KOMUNA) Modu aktiboan eta egokian parte hartzea ikaskuntzako eta gizarteko ahozko harremanetan, bai eta interes sozial, politiko edo kulturaleko eztabaidetan ere, elkarlanerako jarrera positiboarekin.
- Taldeko elkarrizketetan parte hartzen du, ideiak, gertaerak, bizipenak eta sentimenduak adieraziz, iritziak kontrastatuz eta erabakiak hartuz.
- Egoera bakoitzaren araberako erregistroak erabiltzen ditu.
- Galderei erantzun eta bere hitzak argudiatzen ditu.
- Galdera eta iruzkin egokiak, zuzenak eta kritikoak egiten ditu inoren hitzen aurrean.
- Inoren hizketaldiak errespetatzen ditu.
- Hizketako txanda errespetatzen du, arau soziokomunikatiboak erabiltzen ditu, eta taldekideek ere errespeta ditzaten laguntzen du.
- Intonazio, gorputzaren jarrera eta keinu egokiak erabiltzen ditu.
- Planifikatu ondoren, idatzizko testu egokiak sortzea, batik bat azalpen-testuak, paperean nahiz euskarri digitalean, koherenteak, ongi kohesionatuak eta zuzenak, gai sozial, politiko edo kulturalei buruzkoak, komunikazio-egoera kontuan hartuz.
- Modu autonomoan bilatu eta hautatzen du informazio egokia eta hainbat ikuspuntutakoa, iturri analogikoetan nahiz digitaletan.
- Idatzizko testua egituratzen du, denetariko testu-antolatzaile egokiak erabiliz.
- Esanahi-batasuna duten paragrafotan antolatzen du informazioa.
- Egoki islatzen du aurrez definitutako asmoa edo helburua.
- Arau gramatikalak eta tipografikoak errespetatzen ditu, baita arau ortografikoak ere.
- Ganoraz erabiltzen ditu teknika eta tresna digitalak, idatzizko testuak sortzeko eta zabaltzeko.
- Sistema linguistikoaz eta haren erabilera-arauez gogoeta egitea, eta jakintza horiek erabiltzea, lagunduta, ulermen-arazoak konpontzeko ez ezik testu eta berrikuspen hobeak egiteko.
- Unitatean zehar landutako testuetan oinarrituta, diskurtsoarekin lotutako hizkuntza-markak identifikatzen eta karakterizatzen ditu.
- Perpauseko elementuak ezagutzen eta karakterizatzen ditu, baita perpausen arteko harremanak ere.
- Arau fonetiko, ortografiko eta morfosintaktikoak ezagutu eta errespetatzen ditu bere lanetan.
- Aurrez landutako hizkuntza-ezaguerak aplikatzen ditu modu autonomoan testuak ulertu eta sortzeko.
- Bere lanetan hizkuntza-arauak betetzeko interesa dauka.
- Oinarrizko hizkuntza-terminologia ezagutzea eta erabiltzea hizkuntzari buruzko gogoeta egiteko.
- Hizkuntzari buruzko gogoeta egitean zehatz erabiltzen du hizkuntza-terminologia.
- Modu autonomoan eskuratzen du informazio gramatikal orokorra eta espezifikoa hainbat euskarritako eskola-hiztegietan eta bestelako kontsulta-liburuetan, eta zuzen eta zehatz erabiltzen du.
- 1936ko Gerra zibilaren garaiko Euskal Olerkigintzako testu osoak edo pasarteak ulertzea, denen artean irakurrita eta entzunda, eta iritzi pertsonala ematea, oinarrizko literatura-ezaguerak erabiliz.
- 36ko Gerra Zibilaren garaiko Euskal Olerkigintzaren barruko testuak irakurri eta entzuten ditu.
- Esanahia elkarrekin eraikitzeko jardueretan parte hartzen du.
- Olerkiak ozen irakurriz edo modulatuz dramatizatzen ditu, ahotsa egokituz, hitzezkoak ez diren elementuak erabiliz eta adierazkortasuna nabarmenduz.
- Olerkiaren oinarrizko elementuak edo ezaugarriak identifikatzeko jarraibideak erabiltzen ditu.
- Gaia identifikatzen du, bai eta ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ere.
- Olerkigintzako gaien eta formen jarraipena edo bilakaera ezagutzen eta iruzkintzen du.
- Literatura-testuak modu kritikoan konparatzen ditu hainbat ikuspuntutatik: testuingurua, mugimenduak, generoak, gaien trataera...
- Obraren esanahaia interpretatzen du, kontuan hartuz testuinguru historiko kulturala eta norberaren esperientzia.
- Euskal literaturan landutako garai eta mugimenduetan, emakumezkoek egindako obrak eta ekarpenak ezagutzeko interesa erakusten du.
- Ganoraz eta modu kritikoan erabiltzen ditu IKTak, informazioa bilatzeko eta hautatzeko.
- Antologia poetikoa sortzea, ahozkoa, idatzizkoa nahiz ikus-entzunezkoa, sormena sustatzeko teknika erabiliz, ereduen gogoetan eta azterketan oinarrituta.
- Hautatutako generoaren baliabide erretorikoak nahiz estilistikoak erabiltzen ditu, landu nahi den edukiaren araberakoak.
- Bere estiloarekin espresatzen da, eta malgutasunez eta sormenez erabiltzen ditu baliabide erretorikoak nahiz estilistikoak.
- Sormenez eta originaltasunez espresatzen ditu bere bizipenak, sentimenduak eta gogoetak.
- Modu autonomo eta kritikoan erabiltzen ditu IKTak, literatura-asmoko testuei buruzko informazioa bilatu, sortu, berrikusi eta zabaltzeko.
- Testu egokia, koherentea eta zuzena sortzen du.
- Euskal Literaturaren XX. mendera arteko eta Espainiar Literaturaren XVIII. mendetik XX.era arteko laginik garrantzitsuenak ezagutzea, literatur-testuak hobeto ulertzeko eta norberaren kultura aberasteko.
- Literatura-testuetako gaien eta formen jarraipenaz nahiz bilakaeraz ohartzen da.
- Gerra Zibilaren garaiko Euskal Olerkigintzako egile eta obra nagusiak karakterizatzen ditu, baita haien aldia eta mugimendua ere.
- Gaiak, topikoak eta formak identifikatzen ditu literatura-testuetan, ikuspuntuak behatu, aztertu eta azaltzen ditu, ingurunea, aldia edo kultura kontuan hartuz, eta kritikoki balioesten du literatura-testua.
- Literatura-testuen zenbait ezaugarri identifikatzen ditu kulturaren beste agerraldi batzuetan.
- Irakurtzeko ohitura garatzea, eta literatura gozamen-iturritzat hartzea, mundua ezagutzeko bidetzat, kultura eta hizkuntza aberasteko modutzat eta nortasun pertsonala, kulturala nahiz soziala eraikitzeko eratzat.
- Bere irizpideen arabera hautatzen ditu literatura-lanak, gozamen pertsonalerako.
- Literaturari buruzko elkarrizketetan parte hartzen du modu aktiboan, bere bizipenak eta ikuspegi pertsonala adieraziz.
- Literatura-testua balioetsi, haren edukiak laburtu eta deigarrienak egin zaizkion alderdiak azaltzen ditu.
- Literaturarekiko interesa dauka, gozamen-iturria eta mundua ezagutzeko bidea den heinean.
- Literaturarekiko interesa dauka, kultura eta hizkuntza aberasteko bidea den heinean.
- Hizkuntza-aniztasuna kritikoki interpretatzea eta balioestea, hizkuntzak nahiz hizkuntza-aniztasuna errespetatuz, eta oinarrizko ezaguera soziolinguistikoak erabiliz.
- Egoera soziolinguistikoak aztertu eta ebaluatzen ditu, oinarrizko ezaguera soziolinguistikoak aplikatuz.
- Hizkuntza estandarrak eta euskalkiek euskara trasmititzeko nahiz iraunarazteko orduan duten funtzioa aztertu eta balioesten du.
- Hizkuntzekiko eta hiztunekiko aurreiritziak saihesten ditu.
- Hizkuntza iraunaraztearen nahiz garatzearen aldeko erakundeak ezagutzen eta balioesten ditu.
- Errespetua eta jarrera positiboa du EAEko elaniztasunaren nahiz kultura-aniztasunaren aurrean.
- (KOMUNA) Hizkuntza-ohitura nahiz -jokaera asertiboak eta enpatikoak izatea, bai eta euskara erabiltzeko jarrera proaktiboa, kooperatiboa, bidezkoa eta arduratsua ere testuinguru eleaniztunetan.
- Euskararen erabilera lehenesten du denetariko komunikazio-esparruetan.
- Euskara normaltzeko eta euskal kultura zabaldu eta sortzeko eskola-jardueretan parte hartzen du.
- Euskara erabiltzeko jarrera asertiboa eta enpatikoa du.
- (KOMUNA) Informazio-teknologiak modu autonomo eta kritikoan erabiltzea, eskolako jardueretan informazioa bilatu, hautatu, kudeatu eta komunikatzeko.
- Informazioa bilatu eta aurkitzen du, bilaketa aurreratuko tresnak eta gaikako biltzaileak erabiliz.
- Hautatutako informazioa biltegiratzen du hainbat euskarritan, lokalak eta on-line, ganoraz eta irizpide koherenteak erabiliz.
- Komunikatzeko eta lankidetzan aritzeko tresnak eta aplikazioak erabiltzen ditu.
- (KOMUNA) Ikasleak bere hizkuntza-ikaskuntzaz gogoeta egitea, ikasteko konfiantzarekin, autorregulazioa sustatzeko.
- Norberaren eta inoren lanak berrikusteko nahiz hobetzeko lanetan modu autonomoan parte hartzen du.
- Kontrol-zerrendak egiten ditu elkarlanean, eta autoebaluazio- nahiz koebaluazio-jardueretan erabiltzen ditu.
- Ikaskuntzaren helburuak eta ebaluazio-irizpideak ezagutzeko interesa du.
- Hizkuntza ikasteak berez dituen zailtasunak gainditzeko jarrera proaktiboa eta asertiboa du.