Orain arte, Gerra Zibilaren gaineko informazioa biltzeko, informazio-iturri ezberdinetara jo behar izan dugu: alde batetik, etxean bildutako informazioa izan dugu, eta bestetik, Gerra Zibileko zenbait testigantza erabili izan ditugu (bideoak, argazkiak, mapak...). Oraingo honetan "Urtebete itsasargian" liburua ere erabiliko dugu garaiko testigantza moduan, bertan abertzaletasunaren agerpena eta euskalgintzaren beharrizana agerian geratzen baitira eta horrek asko lagunduko digu garaiko egoera soziopolitikoa eta kulturala ezagutzen.
3. JARDUERA
Aurreko datu, testigantza eta bideoak ikusi ondoren, liburuari eutsiko diogu; horretarako, liburuko zenbait aipu erabiliko ditugu:
Jaungoikoa eta lege zaharra (18. or)Batzokira sartzean, Matias ezagutu nuen…(25. or)… Euskadi Buru Batzarrak Errepublikarekiko leial jokatu zuela…(26. or)Jeltzaleak hain zarete elizkoiak (28.or)Etxepare zaharraren ametsa betetzea dagokigu ala? (28. or)Aberria defendatzea ez ote da denon ardura? ( 29. or)Abertzaletasuna omen da gerraren arrautza (30. or)… Dana emon behar jako maite dan askatasunari… (31. or)Irrintzi bat entzunda mendi-tontorrean (72. or)Gizonak frontera, emakumeak lanera (76. or)Bilbotik ekarri didate, euskarazko lehen egunkaria: Eguna. (82. or)Euskadiko itsas armada (89. or)Aberriagatik eman dudala bizia (93. or)Gernika kiskalita dago (96. or)…Dana emon behar jako maite dan askatasunari…(31. or)4. JARDUERA
Ordenadore bidez, informazioa bilatu ezazue; ondoren, guztion artean komentatuko dugu lortutako informazioa. Garai hartako kazetaritzaz mintzatuko garenez, beste zenbait euskal aldizkariren azalak ere aurrean izango dituzue: Euzkadi, Escualduna eta Zeruko Argia. Eguna egunkariko alearen azala ere emango dizuegu:
5. JARDUERA
Ikusi ahal izan duzuen bezala, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, 1937an "Eguna" egunkaria sortu zen, euskarazko lehenengo egunkaria.
Eguna egunkarian, 4 kazetari mota zeuden (erredaktoreak, kolaboratzaile ordainduak, gudari idazleak eta herritarrak). Ondoren, 28. orrialdeko pasarte hau irakurri eta antzeman beharko duzue Eusebiok, Estepanek, Agustinek eta Joxemarik zer-nolako lotura izan zezaketen Eguna egunkariarekin.
“Portuko parrape batean jarri ginen, itsasontzien belek eta balkoietatik eskegitako izarek eratutako itzalean.- Hain zuzen zuk, Eusebio -jarraitu zuen Estepanek-, idazluma ederto erabiltzen duzu eta…Lagunak irri-mirrika erantzun zion:- Etxepare zaharraren ametsa betetzea dagokigu ala?- Hori diotsut egunkari bat sortzeko asmotan gabiltzalako, euskara hutsean. Eta zeu bezalakoak behar ditugu tartean. Arranondon ere bada gazte bat, Agustin, prest egongo litzatekeena, eta Arrasaten abadegai bat, Joxemari… Gehiago ere bai.Osabak eztena sartu zion:-Eta horiek zer, katoliko eta apostoliko peto-petoak al dira, sozialismo eta aberri hitzak batera entzutean izuak harrapatzen dituenetakoak? Jeltzaleak hain zarete elizkoiak, eskuinerantz paratzen zaizue bihotza” Urtebete itsasargian, 28 or- Estepan Urkiaga
- Eusebio Erkiaga
- Jose Mari Arizmendiarreta
- Agustin Zubikarai
"Urtebete itsasargian" liburuaren idazlea bera emakumea izanik, gerra-garaiko gizartean emakumeak izandako partaidetza guri ezagutarazteko asmoa izan duela agerian utzi du Miren Agur Meabek liburuan zehar. Horrez gain, Sorne Utarsusen aipamena egiten duenean, aukera ezin hobea eskaintzen digu emakume ezezagun horren berri izateko eta gehiago ezagutzeko.
Zuok horri guztiari erreparatzeko jarduera hauek egingo dituzue.
6. JARDUERA
Launaka jarrita, liburuaren gaineko galdera hauei erantzungo diezue:
- Abertzale eta emakume izan daitekeen pertsonaiaren bat aipatuko zenukete?
- Zer-nolako papera beteko luke(te) istorioan? Paper bera beteko luke(te)?
- Nor dira Miren, Katalin, Mirra, Sorne, Libe, Lore .... ? Ba al daukagu euren gaineko informaziorik?
- Bila ezazue liburuan zehar idazleak euren gainean ematen digun informazioa.
Lehenengo taldeak, amaren gaineko pasarteoi erreparatuko die:
“... Amak burua jiratu, eta agur egin zidan bere esku zurbilarekin, burdina zaharren hotsa “laster arte”, “laster arte”, “laster arte” errepikatuz bezala urruntzen zelarik. (9 or)“ - … baina zu bai ausarta, bonben artean jaio zara eta. Amak irribarre nekatua egin zidan:-Horrexegatik, Libe izango du izena” (84 or)“- Para ser vasquita, tu madre escribe muy bien en español - trufatu zen” (104 or)“ Ezin nuen jasan hainbeste denboran zu ez ikusterik, nahiz eta zu ia-ia gizonduta zauden, laztana” (107 or)“Amaren eta bion artean eraman genuen orgatilaz Santa katalinaren ermitako zelaraino, eta hantxe lurperatu genuen, itsasargiaren abaroan iraun zezan. Malkorik ez genuen isuri, alerik ere ez” (113 or)“Todo tiene arreglo, si tú quieres - esan zioten amari-. Solo tienes que ser un poquito … ya sabes” (113 or)“Osaba hil egin dute … Ama bakarrik dago itsasargian, hiru gizonekin. Geratzen utzi digute etxeko lanak egiten dizkielako, eta nik ihes egin dut zu topatzeko” (126 or)2. taldeak, Katalinen gainekooi erreparatuko die:
“Eta emakumeok oztopoa edo pentsatzeko ez gauza garelakoan, etxeetan eta sakristietan sartuta nahi gaituzue” (29 or)Katalin ez zegoen amore emateko: - Bai, gu jaiki bai, baina asko, barrenean beldur zarete atzamarra saltsan noiz eta noraino sartuko dugun” (29 or)“-Ez ditugu umeak munduratzen gero zuen gerretan hiltzeko” (29 or)“Ba neuk ere Sorneren esaldi batekin erantzungo dizut: “Umea egingo da gizona, hazia landarea” (…), eta emakumeak eta gizonak elkarren aldamenean egon behar dutela sinesten, ez batzuk besteen ostean. Horretan ahalegintzen naiz ni behintzat eskolan” (30 or)“-Badakizue zer esaten duten zuetaz, ezta?-galdetu zien Katalinek-. Soldaduen putak zaretela”(77 or)“-Kaka botatzen digute, atzera egingo dugulakoan. Baina, badakizu, gure borroka aspaldikoa da…-... gizartea aldatzeko eta emakumeon eskubideak lortzeko- amaitu zuen Katalinek esaldia" (77 or) “Bitartean, Katalinek, biltegiko zoruan disimulaturik zegoen atexkari giltzarrapoa kendu, eta berak eta beste neskek kaxa batzuk zuloan sartzeari ekin zioten” (78 or)“Katalin bonbek erre zuten. Eta harekin, pergamu kiskaliak bihurtu ziren umeei hazten irakasten zieten emakume guztiak” (130 or)3. taldeak, Mirraren eta Pauloren amaren gaineko pasarteoi erreparatuko die:
Mirraren gainekook:
“Urrunetik ikusi nuen zuriz jantzitako gizon bibotedun patilla-zabal bat Mirrari bizkarrean sekulako zartakoak ematen” (16 or)“ … Mirra irteten ikusi nuenean, kaskabelak jotzen eta lurra takoneatzen, bolantedun soineko batekin” (22 or)“Korapilo handia, Mirrak ezpainetan zeukan ebakiaz konturatu nintzenean” (23 or)Pauloren amaren gainekook“:
“- Ia-ia kartzelara eraman dute Pauloren ama- azaldu zidan lagun batek.- Egunkariko esplikazioak eman dizkie beste andre batzuei, baina kontakatiluren batek salatu egin du-argitu zidan beste batek? (101 or) “ (...) Ama gaztetan eurenean egon zela kriada, eta andre fina dela, eta behingoagatik barkatzeko”(101 or)“Gau guztian eduki dute kuartelan. Goizean atera dute, burua soilduta. Ile-xerlo potolo batzuk utzi eta banderatxo espainolak lotu dizkiote. Piura horrekin erabili dute kalean, errespetua ipintzeko” (101 or)4. taldeak, Sorneren gainekooi erreparatuko die:
“Errepublikaren Gobernuak aitortu zizuen botoa emateko eskubidea orain dela bost urte. Emakume hizlari apartak ere b abiltza, eta ekintzaileak … Ez duzu ezagutzen Sorneren olerkia, Itxartu, eusko alabea!?” (29. or.)“Ba neuk ere Sorneren esaldi batekin erantzungo dizut: “Umea egingo da gizona, hazia landarea” (…), eta emakumeak eta gizonak elkarren aldamenean egon behar dutela sinesten, ez batzuk besteen ostean. Horretan ahalegintzen naiz ni behintzat eskolan” (30. or.)Eta 5. taldeak, narratzaileak emakumeen gainean idazten dituen pasarteoi erreparatuko die:
“Ume aldra bat ahuntz zahar baten akrobaziei begira zegoen, eta bi neska gaztek esku-paperak banatzen ziharduten” (21. or.)“Ospitalean atentzioa eman zidan lanean zebilen emakume piloak. (...) Herriko beste hainbatek legez, lixiba egiten edo bendak josten laguntzen zuten, edonolako errekaduak egiten, gerrako kontsigna obeditu nahirik: “Gizonak frontera, emakumeak lanera”” (76. or.)“Zertan zebiltzan, bada, emakumeak? Garraiobideetan lan egiten. Zaurituak sendatzen. Barrikadak sendotzen. Haurtzaindegiak eratzen. Errefuxiatuentzako eskolak sortzen. Arma-fabriketan munizioak prestatzen. Soldaduentzako arropak josten. Kuartel barruetako lanak egiten. Lantegietako postuak betetzen. Familiak aurrera ateratzen. Eta gerran borrokatzen” (77. or.)“Neska haiek ezagutzeak emakumeak beste begi batzuekin ikusarazi zidan. Emakume batzuk ziren etxekoen heriotza sufritzen zuten emakume etsiak. Beste emakume horiek, aldiz, erresistentzia ziren, ez gorrien ama, alaba, emazte, arreba eta neska-lagun zirelako, bular gorrien barruan beren bihotzak emateko prest zituztelako baino” (79. or.)