OROKORTZE- ETA TRANSFERENTZIA-FASEA

NEU ERE OLERKARI!

11. JARDUERA

Dagoeneko, hainbat olerki ikusi duzue, zenbait olerkari ospetsuren trikimailu batzuk landu dituzue, eta hori guztia eginez, gozatu egin duzue... Ziurrenik, olerki-antologia betea izango duzue honezkero! Hortaz, idazleen aurkezpenak eta errezitaldia prestatzen hasteko mementoa iritsi da!!!


    • Lehendabizi, elkar zaitezte orain arteko lauko taldetan.
    • Ondoren, presta ezazue gerraurreko olerkigintzako gustuko poemen antologia poetikoa, prestatu barik izanez gero, noski! Sailkapena egiteko, klasean ikusitako poemak zein ikusi ez direnak hauta ditzakezue eta aukeratzeko irizpideak adostuta izan beharko dituzue aldez aurretik, irakaslearen laguntzaz (egileka, egile berberaren aldaerak multzokatuz, alfabetikoki...).
    • Antologia egin ostean, aukera ezazue bertotik poema bana.
    • Jarraian, presta ezazue/itzazue aukeratu d(it)uzuen poemen idazle(ar)en ahozko aurkezpen laburra(k), baliabide digitalak erabiliz. Kontuan izan poemak aukeratu badituzue idazle bakoitzaren aurkezpen labur-laburra egin beharko duzuela, baina idazle bakar baten poemak aukeratu badituzue egin beharreko aurkezpena apur bat gehiago luzatu beharko duzuela.
    • Amaitzeko, ekin iezaiozue hautatutako olerkien irakurraldia prestatzeari.

HAS ZAITEZTE OLERKIEN IRAKURRALDI ADIERAZKORRAK PRESTATZEN! HORRETARAKO, KONTUAN HAR ITZAZUE GOMENDIO HAUEK:

  • Idatzita dagoen testu bat ondo esateko, lehenik eta behin, hitzak ondo ahoskatzea da garrantzitsuena, irakurtzean testu idatzia soinu bilakatzen baita.
  • Poemaren mezua iradokitzen duten hitz esanguratsuak identifikatu behar dira, eta erabaki behar da nola nabarmendu: ahotsaren erabileraz (bolumena, abiadura, pausaldiak ...), gorputzaren mugimenduak baliatuz...
  • Hitz egitean edota zerbait ozenki irakurtzean, hainbat aldaketa fonetiko egin behar direla gogoratu behar duzue. Horretarako, lehenik isilean irakurri behar duzue eta poeman ozenki irakurtzean egin beharreko aldaketa fonetikoak markatu behar dituzue.
  • Ozenki irakurtzean osatzen du olerki batek bere komunikazio-funtzioa, orduan aurkitzen baitira aurrez ohartu gabe utzitako soinu- eta erritmo-elementuak, ezkutuan gorderik zituen sentimenduak. Ozenki irakurtzean ematen zaio bizia. Baina hori guztia aurkitzeko olerkia ondo irakurtzen jakin behar dugu, eta horretan ondo ahoskatuz abiadura motelean irakurtzeak eragin handia badu, ez du ahotsaren intonazioa era egokian erabiltzeak.
  • Intonazioan eragina dute poetak bere obran jarri dituen puntuazio-markek (galderak, zalantzak, harridurak, etenak…) eta entseatu behar da. Haiek adieraziko digute galderaren zein harriduraren doinua adierazkortasunez nola adierazi, noiz egin pausaldiak, non amaitu esaldia… Baina kontuan izan behar dugu olerki bat ezin dela besterik gabe lerroz lerro irakurri, sarritan lerro batek hurrengoarekin osatzen baitu perpausa.


➤ Aurrez esandako guztia kontuan izanda, entsegua egingo duzue gelan.

        • Irakurri ozenki zuon taldekideei emanaldirako aukeratu duzuen olerkia, eta eurek zeuon olerkien irakurketa adierazkorra balioetsiko dute, honako kontrol-zerrenda honetan jarritakoari erreparatuz:

Olerkia ozenki irakurtzean, olerkiaren interpretazio oso bat egiten da. Horretarako, lehenengo olerkia irentsi egin behar izaten da eta gero barnetik irtengo balitz bezala adierazten da, zuen barneak eskatzen dizuen bezala. Horixe da errezitatzailearen sekretu guztia!!!

  • Entzun orain bideo hauek, eta errepara iezaiezue olerkiak errezitatzeko modu eta aldian aldiko estrategia ezberdinei (errezitatzaileen intonazioari, gorputzaren mugimenduei…).

POEMEN ERREZITALDI EREDU BATZUK

12. JARDUERA

Ikusi errezitaldirako estrategiak eta egin itzazue poemen irakurketa ezberdinak:


OLERKIAREN GUNEAK BILATZEN

Olerkiak irakurtzen direnean, esanahiaren edota sortzen dizueten emozioaren arabera, hauta itzazue bakoitzean guneak, hots, zuentzat esanguratsuak diren hitzak, izen-sintagmak edo esaldiak. Olerkia irakurtzean, errepika ezazue bizpahiru bider hautatutako gunea.

      • Bila ezazue, adibidez, Juan Kruz Igerabideren poema honetan:

MOTELAGO EDO BIZKORRAGO ESATEN

Olerkiaren zenbait zati astiro-astiro dastatzekoak dira; beste zenbait, berriz, emozioaren intentsitatearen arabera bizkorrago adierazten dira. Horrela, olerki bat irakurtzean abiadura anitz erabil daitezke, eta olerki batetik bestera aldeak egon ohi dira.

      • Irakur ezazu eguzkiaren ezkutatzea deskribatzen duen poema hau, poliki, arratsaren etorrera motela adieraziz bezala:

Ondorengo poemak, aldiz, gaztetasunaren indar geldiezina adierazi nahi du, kemena; beraz, abiada bizkorragoa eskatzen du poemaren irakurketak. Letra lodiz edo beltzez markatuta daude errezitatzaileak abiada bizkorragoan adieraziko lituzkeen poemaren zatiak.

      • Saia zaitezte irakurtzen:
      • Orain har itzazue zuok errezitaldirako hautatutako poemak eta irakur itzazue abiadura ezberdinetan, esanahia kontuan izanda. Horretarako, lehenik, aztertu olerkia eta markatu, aurreko ereduan bezala, motel edota bizkor adierazi nahi dituzuen zatiak.

ERREZITATZAILEA KORUAREKIN

Poemak errezitatzeko oso modu atsegina da oraingo hau, entzuleak ere parte hartzen baitu. Hurrengo olerkia “arin-arin” erritmoan egina dago (Neskazarrak joaten dira Madalenara kantuaren doinuan). Kantatu ere egin daiteke, baina, errezitatzeaz ari garenez, poema musikarik gabe esatea proposatzen dizuegu.

      • Esatariari oihartzun egingo dio koruak. Korua bi taldetan banatuko da: talde batek kolore berdeko hitzak esango ditu, eta besteak kolore gorrixkakoak.

Bi edo hiru bider errepika daiteke poema, nahi den abiadan (motel / azkar / motel edota motel / azkar / azkarrago), eta txaloz edo gorputzaren erritmoz lagundurik.

KANTU BILAKATUTAKO OLERKIAK ERREZITATZEN

Ariketa polita da honako hauxe ere: kantuaren bitartez ezaguna egin den poema errezitatzen saiatzea, kantuaren erritmoari obeditu gabe. Horretarako adibide asko daude. Aukera dezakegu, esate baterako, Eñaut Elorrietak abesten duen Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea poema.


➤Entzun bideoetan eskainitako ereduak, eta, gero, saiatu zuok zuon olerkiekin:

13. JARDUERA

ERREZITALAREN EMANALDIA

UNITATEAN ZEHAR PROPOSATUTAKO AZKEN ATAZA EDO PROIEKTUA GAUZATZEKO UNEA HELDU DENEZ, GOGORA EZAZUE ZUETAKO BAKOITZAREN EDOTA TALDE BAKOITZAREN ZEREGINAK ZEIN DIREN:

  1. Lauko taldeetan, Gerra Zibilaren garaiko euskal olerkigintzako gustuko poemen antologia poetikoa egitea.
  2. Poemen sailkapena egin ostean, poema bana aukeratzea eta olerkien idazleen gaineko ahozko aurkezpen laburrak egitea, baliabide digitalak erabiliz .
  3. Nork bere poema errezitatzea.


OHARRAK:

  • Gerta liteke unitatean bertan aipatutako iturrietan agertzen den baino informazio gehiago bilatu nahi izatea, informazio falta izatea, argazkiak behar izatea… Horrela balitz, hona hemen kontsultarako web-orri batzuk:
  • Arestian egindako olerki-irakurketa adierazkorra eta poemak errezitatzeko ikusitako modu ezberdinak kontuan hartuz, poemak ozenki irakurri behar dira, olerki bakoitzak transmititzen duen esanahiari eta errezitatzaileari sentiarazten dionari ongien egokitzen zaion errezitatzeko modura egokituz, eta bakoitzari sentiarazi dion zirrara bere gelakideei transmititzeko ahaleginak eginez.

֍Nahiz eta proiektuan ez aurreikusi, errezitaldia grabatu eta literatura-lehiaketa bat antola daiteke, baina hori denbora-pasa moduan ikus genezake eta ez betebeharreko ataza moduan.

  • Olerkiak errezitatzeko gomendio batzuk emango dizkizuegu baita azken emanaldiari begira, ahoz zein idatziz prestatu dituzuen testuen kontrol-zerrendak ere.
      • Hona hemen gomendiook:


ERREZITALDI-EGUNA IRITSI DA! Orain, prest zaudete errezitaldia ikaskide, irakasle, lagun edota gurasoen aurrean egiteko. Zorte on!!!

14. JARDUERA

Errezitaldia egin ondoren, galdetegi hau bete beharko duzue, unitatean zehar egindako talde-lanaz hausnarketa egiteko.

        • Eta hona hemen ahoz zein idatziz prestatu dituzuen testuen kontrol-zerrendak:
  • Ikasle bakoitzak aurreko autoebaluazio-galdeketa bete ondoren, irakasleak eta beste ikasleek azken emanaldiari buruzko ebaluazioa egingo dute, beheko koadroko puntuak kontuan hartuz.
  • Amaitzeko, taldeok emaitzen gaineko balorazioa eta hausnarketa egin eta hobekuntza plana prestatu beharko duzue, hurrengo emanaldi batean hutsunerik egon ez dadin.