Oraindaino ikusitakoak argi uzten digu “Urtebete itsasargian” liburua Euskal Herrian bizi izandako Gerra Zibilari buruzko informazioa izateko lagungarri izan dakigukeela, liburua bera garaiko egoera soziopolitikoaren eta euskalgintzaren edota abertzaletasunaren lekuko aproposenetariko bat izan baitaiteke. Bada, hori guztia ahaztu barik, hemendik aurrera liburuan bertan agertzen diren zenbait idazle eta literatura-aipamenei erreparatuko diezue.
Liburuko literatura-aipamen horiek kontuan hartuta, gerraurreko eta gerra-garaiko olerkigintzari helduko diozue oraingo honetan. Pizkunde garaia ikusiko duzue, baita orduko literatura-mugimendu berria, sinbolismoa ere. Horri esker, buruan dituzuen hainbat galderari erantzuna ematen hasiko zarete: Gerra-giroan ba al zegoen poesia idazterik? Zer-nolako olerkariak ziren? Zeren gainean idazten zuten? Erraza al da orduko sentimenduak gaur egun adieraztea? Kantu bihur daitezke orduko penak? Eta nola errezitatu irakurtzen dena bizi izan barik?
Has gaitezen zalantzak argitzen!!!
7. JARDUERA
Hona hemen gerra aurreko olerkigintzan garrantzia izan zuten lau idazle:
Txaloak gogoko al dituzue? Oholtzara igotzea gustuko al duzue? Kanta-poemen edo konta-poemen errezitaldia egitea proposatzen dizuegu. Unitate amaierara iristean, zeuek ikasitakoa transmititu beharko duzue, euskal kulturaren transmisoreak izan beharko duzue, ez apurtu katea!!
Gelakide guztion artean emanaldia prestatu eta taularatuko duzue.
Launaka elkartuta, gerraurreko olerkigintzako gustuko poemen antologia poetikoa prestatuko duzue, poemen idazleen gaineko ahozko aurkezpen laburrak egingo dituzue (baliabide digitalak erabiliz) eta poema bana errezitatuko duzue. Zeuok erabaki beharko duzue nor gonbidatu (lagunak, gurasoak...), talde bakoitzeko aurkezlea nor den, zein ordenatan egingo duzuen... Zeuek antolatu beharko duzue errezitaldia!!!
POEMEN ERREZITALDIA PLANIFIKATZEAR DUZUELA, murgil zaitezte poesiaren oinarrian!!! Poesian sentimendua dago, ideia dago, bizitza dago. Esanahiaz gainera, olerkiak emozio batzuen oihartzunak eskaintzen dizkigu, gure barnean zenbait emozio astintzen ditu, olerkiarekin bat sentitzen bagara behintzat.
Poesiak, hitzez esaten duenaz aparte, badu musika bat, badu erritmo bat. Musika eta erritmo horiek olerkia ozenki irakurtzean berpiztu egiten dira, emozioak eta zirrarak sentiaraziz.
HAS ZAITEZTE POEMAK AZTERTZEN ETA OLERKI ERREZITATZAILEEN SEKRETUAK DESKUBRITZEN!
8. JARDUERA
Poemen errezitaldia prestatzerakoan, mesede egingo dizue emanaldiren bat ikusteak; hortaz, ikusi eta entzun "Hiru Lak" izenekoa!
9. JARDUERA
Gerraurreko olerkigintza lantzen ari garela eta, poema biren forma eta mezua aztertuko ditugu: Lauaxetaren “MENDIGOXALIARENA” eta Lizardiren “BULTZI-LEIHOTIK”.
I
Mendi eze, ikurrin eder,
azke nai zattut axian.
Amar gasteren lerdena
makilla luzez bidian!
Mendi-bitxidor berdiok,
arin or duaz kantari:
«Dana emon biar yako
matte dan azkatasunari».
Eta ixil dago arratsa
Euzkadi'ko lur-ganian.
Amar gasteren lerdena
makilla luzez bidian!
II
Gastedi orren didarra
bai-dala didar zolija!
Aberri baten samiñez
urduri dabil errija.
Azkatasun-goxalderuntz
sugarra dira basuak.
Sugarra basuak eta
zidar argija itxasuak.
Or duan ozte-aldrea
aberri-minez kantari:
«Dana emon biar yako
matte dan azkatasunari».
III
Gaste orreik goruntz duaz
abesti eta ikurriñez.
Lañuan baño tiro otsak:
bedartza dager odolez.
Ikaraz duaz usuak,
mendija dago ixillean,
Amar gasteren lerdena
bixitza-barik lurrean!
Eta illuntziko bakian
norbattek darrai kantari:
«Dana emon biar yako
matte dan azkatasunari».
HIZTEGIA ETA FONETIKA
Argi ditzagun zenbait hitzen esanahia:
Lauaxetaren olerkia bizkaieraz idatzita dago eta sarritan agertzen dira aho hizkuntzaren ezaugarri diren ebakerak. Bilatu itzazue poeman hauek:
TEMATIKA:
Irakurri berri duzuen olerkian historia bat kontatzen da; poema narratiboa da, beraz.
………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
KANPO-EGITURA:
Erromatar zenbakiek egituratzen dute argi eta garbi poema.
……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………...
……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………...
BARNE-EGITURA:
Kanpo-egiturak isladatzen du nolabait barne-egitura. Hiru zati nagusi leudeke. Zer adierazten du zati bakoitzak?
BARNE- ETA KANPO-EGITUREN ARTEKO LOTURA:
Leloak markatzen du poemaren ardatza; eta poema bukaerak beti du indar berezia, bertan biltzen baita aurretik esaniko guztia. Lelo hori, kopla zaharretako errepikaren antzera, errepika hutsa da eta solista batek bakarrik abestuko luke, ondoren, taldeak (herriak) errepikatzen diolarik; beraz, herriak eskatzen dio gudariari DENA EMATEKO.
Garaiko olerkigintzari dagozkion baliabide ugari aurki ditzakegu bertso hauetan. Saia zaitezte hizkuntzaren erabilera, baliabideak, sinboloak eta esanahiak zatika aztertzen:
I. Zatia: II. Zatia:
Mendi eze, ikurrin eder Gastedi orren didarra
…………………………………………………………………………… bai-dala didar zolija!
azke nai zattut axian ……………………………………………………………………………
…………………………………………………………………………… Azkatasun-goxalderuntz
Amar gasteren lerdena ……………………………………………………………………………
makilla luzez bidian! sugarra dira basuak.
…………………………………………………………………………… Sugarra basuak eta
arin or duaz kantari ……………………………………………………………………………
…………………………………………………………………………… Sugarra basuak eta
Eta ixil dago arratsa zidar argija itxasuak
…………………………………………………………………………… ……………………………………………………………………………
Or duan ozte-aldrea
aberri-minez kantari
III. Zatia:
Gaste orreik goruntz duaz
……………………………………………………………………………
Lañuan baña tiro otsak
……………………………………………………………………………
bedartza dager odolez
……………………………………………………………………………
Ikaraz duaz usuak
……………………………………………………………………………
Amar gasteren lerdena
bixitza-barik lurrean!
Amar gasteren lerdena
bixitza-barik lurrean!
……………………………………………………………………………
Eta illuntziko bakian
norbattek darrai kantari:
«Dana emon biar yako
matte dan azkatasunari»
……………………………………………………………………………
ONDORIOA
Zein ondorio aterako zenukete?
………………………………………………………………………………………………………………................................................................................................................
………………………………………………………………………………………………………………................................................................................................................
………………………………………………………………………………………………………………................................................................................................................
………………………………………………………………………………………………………………................................................................................................................
Oi, lur, oi lur!
Oi, ene lur nerea!...
Oi, goiz eme
parre gozoz ernea!...
Arto musker,
mendi, baserri zaarrak
ale gorriz
abailduta sagarrak:
oro laino
mee batek estalia,
urrez oro
eguzkiak yantzia...
Nekazari,
gizandi bat iduri
soroan zut:
beyondeizula zuri!...
Zure bazter,
gurazko aberria,
doa zoro
(ta bertan ni) bultzia...
Oi, ene lur,
baninduzu zerea,
zu landu, ta
zure sariz asea!...
Baiñan... ezin:
beeko bear goriak
narama... Agur
soro, sagar, mendiak!...
………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
10. JARDUERA
8. jardueran ikusi duzuen moduan, olerki batzuk kantu bihurtu dituzte. Antton Valverdek musikatu zituen bai Lauaxetaren, bai Lizardiren poemak. Ken Zazpik ere egin du bertsio berriago bat, Lauaxetaren jaiotzaren ehungarren urteurrenean ateratako Ehungarrenean hamaika diskorako. Benito Lertxundik Lizardiren Bultzi-leihotik poema musikatuaren bertsioa du, eta Lauaxetaren Agur, Euzkadi poema Tempora boskoteak Mundu Berria lanaren barruan plazaratu du. Hemen dituzue guztiak entzungai. Poema bi aurreko ariketan dituzue. Guztietatik zein hautatuko zenukete? Zergatik? Hautua egiterakoan, hitzekin ala musikarekin lotutako irizpideak izan dira erabakigarriak?
I
Atarian
Asaba zaharren baratza
huntzadun hormek hesia
eguzkiak lehen maitea...
Hotzaldi zoro baten itzuli
joka nagokik atea.
Joka nagokik atea
ate gorri zurezkoa
euri zaharrek usteldua
marraskiloek bide bihurri
dirdaitsuez apaindua.
Bai bainun amona xahar bat
zazpi begiko baratzai
deadarkari iaioa
marrubi-lapur nenkusanetan...
Bizi ote dut gaixoa?
II
Sarrera
Sar eta... zuhaitz jantziak.
Urrats bat egin ta... adar huts.
Oroipen txoriez zeuden
beterik: ni ikus ta, bat-batean,
hegoei eragin ziten.
Nigana datoz, nahasian...
Adiskide min maiteak!
Barru-muineko gauean,
su itzalitzako zaharra gar gorri
dabil-ta bihur nahiean.
Belar gaiztoak jan ditu
nire bidexka izkutuak...
Ale bakanak dakartzi
bide gaineko mahastiak, eta
ortziak peitu du iguzki.
Urte joanen zitala!
Zuek zarpildu-itzalia
lehenera nork lekardake?
Zabal-naroa nuen baratza,
gaur hain estu, gaur hain gabe!
III
Lehena
Baratz erdian dut arki
amona: alderoka dator,
begi galduak noranahi...
Heriotzak dakar besalagun,
bere buruz ez baita gai.
Amona, zatozkit, otoi:
biloba laztan ezazu,
esan zadazu «biloba!»
Hitz hori, soilki, zaharrak dit ondu,
ardoa ohi dun bezela.
Biraka hasi zan, dei ta dei:
aita dei, ta ama;haurtzaroko
lurrak irentsi lagunak...
Zaharrez birrumetu danez gero,
menbeko darabil lehenak.
Errukarri! Lausorik du
gizargia begietan...
Nonahi aldiaren sitsa!
Zuka, zoroki, mintza zitzaidan,
zaldun arrotza bainintzan.
Laztan dut. Bera, harrituta,
begi-begira dagokit.
Gero, geldiro: «Nor zaitut?...»
Euskeraz hark niri galdegina
gogoan besterik ez dut!
Nire begien suz sutu
nahiez bereak, diotsat:
«Billoba nauzu, zaharrena...
Zure marrubi gorriak inoiz
ostutzen ohi nituena...»
Oroi ote?... Begietan,
zalantza dut tximistarik
iragan zuelakoa.
Burua igurtzi zidan astiro,
esanaz: «Zu...? Zu...? Gaixoa!»
Ta hasi zan biraka berriz,
hil-zaharrei hoska, negarrez,
heriotzaren egarri...
Bizitzearen hondar aleak
larrainean eultzen ari!
IV
Oraina
Ta, hara, bidean, baldarño,
muttiko bat guregana:
hark birbiloba, nik seme.
Ikus amonak, bertan gelditu,
ta haren eztizko irribarre!
Laztan du, pozak zoratzen:
«Hi haut, orain hakust ongi!»
diotsa, «Hi haut, bai, "Holako"!...»
Ta... nere izenez igurtzi zuen
burutik oinetaraino.
Lehena zegoen orainaz
ele gozoka. Bitsuok
mintzo beraz ziharduten.
Ene asaben lokarri zaharra
Jaunari zor, ez zan eten!
V
Etorkizuna
Ordun eguzkiz jantzi zan
asaba zaharren baratza
ordun, zuhaitzak igaliz
ordun baratza leheneratu zan
mugak berriro zabaliz.
Ta lehen ikusi gabeko
zuhaitz berri bat zegoan
erdian, guzien buru...
haren gerizak herri-baratzak
ezinilkor egin ditu.
Nire Tabor-mendi: nire
baratz zaharraren antzalda!,
egi, mami, bihur hadi:
lehenaren muinak aldatu beza
baratz zaharra baratz berri!
Agur, Euzkadi, Jaunak naroa
Aberri eder argira.
Neure negarrak jarion neuzan
zeure mendiai begira.
Seme bat zeukan, baña etsayak
kendu eutsoen biotza;
soin ederrera ixuri yakon
mayetz bateko goiz otza.
Gurutz Deunari mosu egiñaz
aldegin eutson mundutik,
Kistoren gentza abo ganean
loratu yakon gastetik.
Jaunaren maitez, aberri maitez,
ez eban euki bildurrik,
eta zeuretzat zorion utsa
opaldu eutson gogotik.
Euzkadi ona, zagoz betiko
Kistoren fede betean;
olan zoruna billauko dozu
emen ezpada zeruan.
Eriotz deuna aurrean daukot,
ziñistu bada, euzkoa:
Euzkadi azke izan daitean
zaindu Josu'ren legea.
Eder yatazan euzko bazterrak,
eder itxaso zabala;
baña oraintxe ederrago yat
eriotz onen itzala!
Gaztea nozu bizitz onetan
t'ez yatan palta gauzarik.
Jauna!, gogorra aldi onetan
iges eitea lurretik.
Ezpedi egin neure oldea,
zeure naia bai, ostera.
Gogoa boa zeru argira,
gorputza lur illunera.