EDUKIAK

DBHKO 4. MAILAKO EDUKIAK

1. EDUKI KOMUNAK

      • Informazioa identifikatzea, lortzea, gordetzea eta berreskuratzea.
      • Ideiak sortu, gauzatu eta adieraztea.
      • Ideiak, zereginak eta proiektuak planifikatzea, eta haien bideragarritasuna aztertzea.
      • Egindako plangintza betetzea eta, beharrezkoa baldin bada, hura doitzea.
      • Plangintzaren eta egindako lanen ebaluazioa egitea eta hobekuntza-proposamenak lantzea.
      • Harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta asertibitatea).
      • Taldean ikasteko lanetan laguntzea eta elkarlanean aritzea.
      • Giza eskubideak eta gizarteko konbentzioak errespetatzea.
      • Norberaren gorputza erregulatzea.
      • Norberaren emozioak erregulatzea.
      • Norberaren alderdi kognitiboa erregulatzea.
      • Norberaren komunikazioa erregulatzea (hitzezkoa, hitzik gabekoa eta digitala).
      • Norberaren jokabide morala erregulatzea.
      • Norberaren motibazioa eta gogo-indarra erregulatzea.

2. AHOZKO KOMUNIKAZIOA

      • Ahozko testuak planifikatzea, hainbat iturritan haiei buruzko informazioa bilatzea, testu bihurtzea eta berrikustea, modu autonomoan, batik bat denetariko ikuspuntuak erakusten dituzten testuak, lehenbizi komunikazio-egoeraren ezaugarriak identifikatuta.
      • Ahozko harremanen arauak modu autonomoan eta eraginkorrean erabiltzea: hitz egiteko txandak, gaiari eustea, inoren iritzia aintzat hartzea, kortesiazko arauak...
      • Ikus-entzunezkoak eta IKTak erabiltzea modu autonomoan eta kritikoan, haien bidez ahozko testuak hobeto ulertzeko eta sortzeko.
      • Ahozko erabilerak hobetze aldera, autoebaluazio- nahiz koebaluazio-estrategiak modu autonomoan erabiltzea.
      • Ahozko testuak ulertzeko eta sortzeko estrategiak modu autonomoan erabiltzea.
      • Ahozko komunikazioaren ezaugarriak eta elementu adierazkor bereziak, hitzezko eta ez-hitzezko elementuak.
      • Solaskideen hizkuntza-erabilerak eta iritziak errespetatzea.

3. IDATZIZKO KOMUNIKAZIOA

      • Hainbat euskarritan dauden idatzizko testuak ulertzea eta interpretatzea, hedabideen, lan-munduaren eta ikaskuntzaren arlokoak, batik bat azalpen-testuak eta argudio-testuak.
      • Teknika eta tresna digitalak modu autonomoan erabiltzea, idatzizko testuak ulertu, sortu, zuzendu eta zabaltzeko.
      • Idatzizko testuak hobetze aldera, autoebaluazio- nahiz koebaluazio-estrategiak modu autonomoan eta eraginkorrean erabiltzea.
      • Idatzizko testua menderatzeak eskolako bizitzan parte hartzeko, gizartean txertatzeko eta iritziak emateko duen garrantziaz ohartzea.
      • Idatzizko testuen edukiari buruzko jarrera kritikoa eta gogoetatsua.

4. LITERATURA-HEZKUNTZA

      • XX. mendearen erdira arte. Olerkia: Aitzol, Lauaxeta, Lizardi, Orixe...
      • Testu poetikoak eta bertsoak iruzkinak eginez irakurri, entzun eta errezitatzea, egileen artean eta literatura-aldien artean errepikatzen diren gaiak konparatzea, eta elementu sinbolikoak eta baliabide erretorikoak nahiz metrikoak balioestea.
      • Literatura-testua aztertzeko eta interpretatzeko estrategiak eta teknikak erabiltzea, irakurri aurretik, bitartean eta ondoren.
      • Ikasturtean zehar landutako Euskal Literaturaren eta Espainiar Literaturaren obra, idazle eta mugimendu nagusiak identifikatzea.
      • Literatura-testuak modu kritikoan konparatzea hainbat ikuspuntutatik: testuingurua, mugimenduak, generoak, gaien trataera...
      • Lagunduta aztertu eta planifikatu ondoren, ahozko nahiz idatzizko literatura-testuen iruzkin kritikoak eta argudiatuak egitea.
      • Informazio-teknologiak ganoraz erabiltzea, literatura-asmoko ahozko, idatzizko nahiz ikus-entzunezko testuak sortzeko eta zabaltzeko.
      • Denetariko informazio-iturriak modu autonomoan kontsultatzea eta kritikoki hautatzea lanak egiteko, eta iturri horiek egoki aipatzea, emakumezkoen obrak eta ekarpenak agerian jarriz.
      • Gero eta autonomia handiagoz irakurtzea, literatura gozamen-iturritzat hartzea, baita beste errealitate, kultura eta mundu batzuk ezagutzeko bidetzat ere.
      • Bat-batekoa: metrika eta baliabideak (doinua, neurria eta errima).
      • Hitzezkoak ez diren baliabideak: kantatzeko era, etenaldiak, intonazioa, doinuaren balio espresiboa, gorputz- adierazpideak...
      • Baliabide poetiko eta erretorikoak: konparazioa, metafora, ironia...


5. HIZKUNTZARI ETA HAREN ERABILEREI BURUZKO GOGOETA

      • Ahozko nahiz idatzizko komunikazioko elementu garrantzitsuak identifikatzea eta ganoraz erabiltzea, batez ere erregistroa, hitzik gabeko hizkuntza, ortotipografia...
      • Ahozko nahiz idatzizko testuetan igorlearen inplikazioa erakusteko baliabideak identifikatzea, haien ezaugarriak ematea eta gogoeta eginez erabiltzea: deixi pertsonala eta soziala, modalizazio-prozedurak...
      • Mezua hartzailearentzat ulergarri egiteko azalpen-prozedurak identifikatzea, haien ezaugarriak ematea eta gogoeta eginez erabiltzea.
      • Testu motak antolatzeko egiturak ezagutzea eta ganoraz erabiltzea.
      • Komunikazio-egoerarekin lotutako hizkuntza-markak: deixia, azalpen-prozedurak eta modalizazio-prozedurak.
      • Hitzen arteko harreman semantikoa, aldaketa semantikoa...
      • Euskararen berezko fonemak, aldaketa fonetikoak hitzean eta ahozkoan, diptongoa, intonazioa...
      • Esaldien erritmoa, esaldien intonazioa eta azentua.
      • Hitzik gabeko komunikazioa: keinuak, aurpegia, gorputza...

6. HIZKUNTZAREN ALDERDI SOZIALA

      • Bigarren Euskal Pizkundea. Euskaltzaleak taldea.
      • Emakumeak euskalgintzan: hezkuntza, literatura, kazetaritza, politika...
      • Munduko eta EAEko eleaniztasuna nahiz kultura-aniztasuna behatzea eta identifikatzea.
      • Eleaniztasunari laguntzen dioten ohitura pertsonalak eta kolektiboak behatzea eta aztertzea.
      • Hizkuntzei eta hiztunei buruzko estereotipoak eta aurreiritziak behatzea eta ezagutzea.
      • Euskarak nahiz gaztelaniak izandako jatorri eta bilakaera orokorraren alderdirik aipagarrienak.
      • Norberaren euskalkia eta gainerako euskalkiak hizkuntza aberasteko bidetzat hartzea.
      • Hizkuntza-aniztasuna kultura-altxor positibotzat hartzea.