II Andrazkoen mendea. Zein gizarte eredua da berdintasuna orokortu egingo den Lurreko paradisu hori?
Aldatzen doaz gauzak munduan andrazkoentzat eta, beraz, gizakiontzantzat. Kontuz baina, ez mundu osoan. Ezta nahiko genukeen abiadan ere.
Beldur naiz, ordea, beharrezkoa izan den iraultza motel horrek ez ote gaituen itsututa eta noraezean utzi Jaun Goikoak izan garen eta Andere Goikoak izateko eskubidea duten gizakideok. Zeren... benetako loria ez balego Jaungoikoen orain arteko erresuma eredu horrretan, kantak egiten duen metaforarekin jarraitzearren? Hori al da paradisua? Hori al da denok batu beharko gintuzkeen gizarte eredua?
Ez dakit argi ote daukagun eta benetan eman ote diogun buelta buruari. Ala luzaroan noraezaldian ibiltzea beste erremediorik ez ote dugun edukiko.
Esaterako, zein estatus, zein gizarte-balorazio ematen eta eskatzen diegu orain arte espezie honen (Homo-Mullier Sapiens Sapiens) euskarria izan diren eta beti andrazkoen eskuetan egon diren lanei?
Urruntxo gaude gizonaldiak gainditzetik.
Nire ustez.