Tokiak

Udaletxea

Ostiraleko ongi etorri dantza, dohainik

XIX. mende bukaeran, Donostia udarako leku ezaguna zen aristokrazia eta aberatsen artean. Testuinguru hartan, “Kasino Haundia” izan zen jatorriz gaur egungo udaletxeko eraikina. Montecarloko kasinoaren arkitekturan inspiratu zen Luis Aladren y Morales de los Ríos, eta 1887an Erregina Erregentea berak inauguratu zuen. 

Halere, ruletak eta dantzatoki dotoreak ez zuten asko iraun, eta 1924an itxi zituen kasinoak bere ateak, apustu egitea galarazita zegoelarik.

20. hamarkadan, Gurutze Gorriko ospitala bezala erabili zen denbora laburrez, Rifeko gudako zaurituak zaintzeko. Aurrerago, 1947an, hiriko administrazioa beratara mugitu zen alde zaharreko Konstituzio Plazatik.

Denboran atzera egingo dugu ostiralean, eta udaletxea dantzatoki bihurtuko dugu berriz!

Kursaal

Festak eta klaseak, vermut and swing

Musika eta kongresu gune den Kursaal Jauregia Urumea ibaia Itsasoarekin elkartzen den puntuan kokatzen da, surfisten artean ongi ezaguna den Zurriola hondartzaren parean hain zuzen. Rafael Moneo arkitekto ospetsuak diseinatuta, ospe internazionala duen Donostiako Zinemaldiaren egoitza nagusia da.

Kursaaleko 500 m2ko gelan ospatuko ditugu festak; bertan nekatu arte egin genezake dantza! 

Tabakalera

Itxiera Dantza Soziala, dohainik

Tabakalera kultura garaikideko zentro bat da, jardueren ekoizpenari eta programazio publikoari dedikatzen zaiona. Bere helburua kultura garaikideko sorkuntza bere fase guztietan (ikerketa, ekoizpena, erakusketa) sustatzea eta ezagutza partekatzea da. Praktika artistiko garaikideetan, bitartekaritzan, kultura digitaleko laborategietan (Hirikilabs) eta sorkuntza liburutegian (Ubik) zentratzen da. Halaber, artistak profesionalizatzea eta jende orokorra kultura garaikidera hurbiltzeko tresnak eskaintzen ditu.

Tabakalerako atarian ospatuko dugu igandean gure jaialdiaren itxiera soziala.