Alba donostiarra da, eta hasiera batean beste dantza batzuetan aritu bazen ere, duela 10 urte baino gehiago izan zuen Lindy Hoparekin lehen harremana. Gaur egun Spirit Valencia eskolaren ideia eta energiarekin bat egiten du. Horrez gain, historialaria ere badenez liburu, disko eta bideo artean bilatzea izugarri gustatzen zaio. Swing Era garaiko dantzari apartekiko mirespena du, Marie Bryant edo eta Mable Lee esaterako, eta oso gustuko du Cab Calloway, bai musiko baita dantzari moduan ere.
Javik Spirit Valencia Swing Project sortu zuen duela ia 20 urte eta swing dantza Espainira eraman zuen pertsonetariko bat da. Ordutik, swing kulturaren erroak eta baloreak ezagutzen eta zabaltzen ematen du bere denbora. Rock akrobatikoa dantzatzen hasi zen bira nazionaletan, beraz, aereoekiko zaletasun argia dauka. Hellzapoppinen Whitey's Lindy Hopperrak ikusten dituen bakoitzean hunkitu egiten da, hori baita bere inspirazio eta energia iturrietako bat.
Frida Stockholmgo swing dantzari sutsua da. Nerabezarotik gustuko izan zaio jazz musika, eta 2009an Lindy Hopa ezagutu zuen: bere musika kuttunarekin bat zetorren dantza bat! 2015etik The Hot Shots taldeko kide da, eta haiekin mundu osoan zehar irakatsi eta emanaldietan parte hartu du. Fridak bere pasioa dantzaren eta musikaren bidez partekatzea maite du, eta bai irakastean bai dantzatzen duenean, erritmoa, sinpletasuna eta adierazpen pertsonala baloratzen ditu.
Fredrik Stockholmgoa da. Gaztetan hip-hopa entzuten eta saskibaloian jolasten ematen zuen denbora, eta dantza ez zitzaion burutik para ere. Baina lagun batek Lindy Hop klase batera eraman zuen, eta hasiera batean ezkerra eta eskuina nahasten bazituen ere, handik gutxira The Hot Shots taldean dantzan ari zen. Bere estilo pertsonalarekin eta ideia sortzaileekin eszena aberasten du, Lindy Hop, Charleston eta bestelako jazz dantzekiko pasioz. Mundu osoan aritu da irakasten eta dantzatzen. Horrez gain, poeta, tronpeta-jotzaile, DJ noizbehinka eta betiereko baikorra da.
Elice Stockholmgoa da eta 24 urterekin ezagutu zuen Lindy Hop-a, gimnasta eta dantzari garaikidetan ibilbide luze baten ondoren. Berehala erakarri zuten Lindy Hoparen akrobazia kutsuak, historia aberatsak eta norberaren adierazpenak. Dantzan gehien estimatzen duena bikoteen arteko —eta musikarekiko— unean uneko lotura artistikoa da. Dantza bakoitza bakarra da. Elice The Hot Shots taldeko kide ere bada, eta oholtza gainean bere indarra eta dotorezia eskaintzen ditu.
Sakarias Frufällan herrikoa da, Suediako mendebaldekoa. Txikitan jitterbug lehiaketak ikusten zituen, eta dantza haien musika eta estetika ikaragarri gustatzen zitzaizkion. 16 urterekin hasi zen The Rhythm Hot Shots taldean entrenatzen, gaur egun The Hot Shots izenez ezagutzen dena, eta ordutik taldeko kide da. Harrezkero, munduan barrena ibili da: dantzan, irakasten eta emanaldiak ematen. Frankie 100, Basie Centennial edo Sweden’s Got Talent saioan parte hartu du, besteak beste. Harlemgo jatorrizko Lindy Hopperrek eta egungo dantzariek inspiratzen dute. Hornsgatan Ramblers taldeko bateria-jotzailea da.
Lizette Borås-koa da, Suedia. Bost urte zituela hasi zen dantzan, eta 2017an The Hot Shot taldera batu zen. Gaur egun Estokolmon bizi da, eta munduan zehar bidaiatzen du Lindy Hop-a eta swing aroko bestelako dantzak irakatsiz. Lizettentzat erritmo sendoa eta estilo pertsonala dira bere dantza eta irakaskuntzako balio nagusiak.
Patrik Estokolmoko dantzaria da, eta 2016tik da The Hot Shots taldeko kide. Lindy Hop, Charleston eta bestelako vernacular jazz dantzak dantzatzen ditu, Swing Aroaren garaiko dantzaren errepikapen fidelak eginez. Taldearekin batera, munduan zehar bidaiatzen du, dantza irakasten eta lehiaketetan parte hartzen. Taldearen misioa partekatzen du: AEBetako afro‑amerikar kultura eta dantza historikoak zaintzea.
Rikard Suediako dantzaria da eta 7 urterekin hasi zen dantzan — gaur egun swinga bere bizitzaren zati garrantzitsua da. Harlem Hot Shots-en parte hartu izan du: 2006tik kolaboratzen hasi zen eta 2008an kide ofizial izatera pasa zen. Erritmo, musika eta bikote-konexioan zentratzen da. Horretaz aparte, Suedian dantza urbanoeengatik ezaguna da. Bizitza osoan ikasle izan nahi duen moduan, munduan zehar bidaiatzen du solo jazz eta Lindy Hop irakasten. Besteak beste, Herräng, Dragon Swing eta Swim Out Costa Brava.
Bea hamar urte baino gehiago daramatza Lindy Hop dantzatzen, dantza horretan maitemindu zen eta bertan antzerki eta gorputz adierazpenean zuen prestakuntza guztia aplikatzeko aukera ikusi zuen. Gironako probintzian dagoen The Dawn Beat Eskolako irakasle eta zuzendari gisa, musikarekiko duen pasioagatik eta sormen handia izateagatik nabarmentzen da. Dantza bikotea entzutea eta komunikatzen jakitea da bere lehentasunetako bat.
Montsek prestakuntza polifazetikoa du, izotz gaineko patinaje artistikotik, aerobik lehiaketatik, hip hopetik eta antzerkitik igaroz. Baina Lindy Hop dantzatzen hasi bezain laster, ez zuen inoiz gelditu. Bea-rekin batera zuzentzen duen The Dawn Beat Eskolako klaseetan. Berarentzat mugimenduaren gozamena, bikotekidearekin elkarrizketa eta musikarekin dibertsioa garrantzitsuena direla jakina da.
Gina Kataluniakoa da eta Little Harlem sortu zuen — Bilboko swing dantza eskola. Post‑adoleszentzia garaian hasi zen dantzan zuzeneko jazzaz eta sozialez erakarrita, eta azkar murgildu zen Lindy Hop eta Shag estiloetan. 2017an Iker Domínguezekin batera Little Harlem ireki zuenetik, swing ikasketak ekarri ditu Bilbora — Lindy Hop, Collegiate Shag eta Solo Jazz irakatsi ditu. Gainera Down By The Riverside jaialdia antolatzen du.
Iván Collegiate Shag eta Lindy Hoppeko irakaslea da Little Harlem eskolan. Jazzaren zale handia eta musikari amateurra, 2014an Lindy Hoppa ezagutu zuen eta ordutik ez du etenik izan: "galdutako denbora" dantza sozialetan berreskuratuz. Dantza estilo pila bat dantzatzen ditu: Lindy, Shag, Charleston, Balboa eta blues pixka bat. Iván erritmo sendoagatik eta jakin-minagatik bereizten da, eta bere klaseek finutasun dibertigarri bat dakarte.
Amets Albisu Donostiako klake irakaslea da. Bere lokal propioan, Egia auzoan, eta baita Dirdira Teatro Musicalen ere ematen ditu klaseak. Bere ikasgelan goxotasun eta pazientziagatik ezaguna da, baina baita zorrotza izateagatik ere: klaquéaren oinarriak lantzen ditu ikasleek teknika sendoa gara dezaten. Amets oso estimatua da giro gertuko eta motibatzaile bat sortzeagatik, non hasi berriek presiorik gabe urratsez urrats aurrera egiteko aukera duten.
Kelly Isaac AEBetako klaqué dantzaria da; gaztetatik aritu zen profesional gisa eta munduan zehar ibili da Riverdance eta Broadwayko Bring in ’Da Noise, Bring in’ Da Funk ikuskizunekin, Savion Glover bezalako maisuekin eszenatokia partekatuz. Gaur egun Valentzian bizi da, eta bertan klakea irakasten du, bere pasioa eta nazioartekoa esperientzia transmititzen jarraituz.
Naiara Lindy Hop eta Solo Jazz irakaslea da Bilbon. Bere pasioa jazzarekiko areagotua izan zen 2017an, Bruselako taberna batean dantza sozial batekin topo egin zuenean. Klaseak, sozialak eta bidai etengabeak; swing-a ezinbesteko parte bihurtu zen Belgikako hirian egon zen bitartean. “Etxera” itzultzerakoan, dantzan aurkitzen jarraitzen du hizkuntza bat, bi nahi handiri erantzuteko: besteekin konektatu/partekatzeko eta espazio bat izateko bere sormena/adiantzia adierazteko.
Julen 2014an hasi zen dantzan Gasteizen. Lindy Hop-ek jazzarekiko interesa piztu zion, eta horrek saxo tenorearekin ikaskuntza sakontzera eraman zuen, baita dantza musikari erantzun naturalean berriro aurkitzera ere. Konexio hori bere klaseetan islatzen da The Bounce Swing-en. Bertan dinamika eta musikalitate-jokoak integratzen ditu, hasiberrientzat ere ikusgarri eta eskuragarri den ikuspegi sendo batekin. Helburua ez da soilik dantzarekiko interesa piztea, baita swing-aren musika eta kultura ezagutzea ere, beti modu dibertigarrian, progresiboan eta sustraiak errespetatuz.
Arantzak Lindy-a bere izebari esker aurkitu zuen. Izan ere, bere izebak urteak zeramatzan hau dantzatzen eta honen inguruan hitz egiten. Probatzeko aukera izan zuenean ez zuen galdu. Arrez geroztik badira 7 urte eta dantzan darama denbora guzti hau baita elkarteko ekintzak antolatzen laguntzen ere.
Duela urte batzuk yoga deskubritu zuen, iaia Lindy-a bezain beste gustatu zitzaiona. Disziplina hau hobeto ulertzeko yoga irakasle izateko formakuntza bat burutu zuen.Horri esker, yogak eta Lindy-a, ia egunera praktikatzen dituen bi hobbe hauek, beraien artean amankomunean dituzten zenbait gauza igartzeko gai izan dela dio.
Ballet-ean trebatu zen Thalía Akademian, eta hip hop eta estilo urbanoetan Slowww Dance Center-en. Madrilen egon zen bitartean, jatorri afrikarra duten dantzekiko interesa piztu zitzaion, eta 2020tik aurrera Bilbo, Paris eta Madrilgo masterclassetan parte hartu du, diasporako hainbat estilo esploratuz. Azkenean, Afrohouse estiloaren alde egin du, Angolan sortutako dantza bat, erritmo bizia eta footwork-aren garrantziagatik ezaguna.
Musikazale amorratua da María. Soul eta R&B festibaletan Northern soul deituriko estiloa dantzatzen disfrutatzen zuen, 2010ean lindy hop-a ezagutu zuen arte eta bere sustraietan sakontzen hasi zen, Jazz-steps, Tap, Blues eta Balboa bezalako dantza estiloak, eta baita Hip Hop-a eta ballet pixka bat ere, arakatuz. Gutxi gora-behera 2017tik aurrera, Mariak eskolak ematen ditu Donostian eta inguruetan, eta dantzarako duen ezagutza eta grina transmititzen gozatzen du, ikasten jarraitzen duen bitartean. Era berean, urteetako lana egin du jaialdi hau gaur egun dena izan dadin.
Amaiak urte asko daramatza mugimendua eta hezkuntzari lotuta. 2005ean Lindy Hop-a probatu zuen eta bere erritmoak eta energiak berehala liluratu zuen. Orduz geroztik, etengabe trebatu da nazioarteko ikastaroetan eta jaialdietan. Ibilbide luze honetan, lindy Hop-a beste dantza mota batzuekin uztartzen jarraitzen du, horrela berezko estiloa garatuz. Jaialdi hau antolatzen lan egin du eta orain bere energia eta ilusio guztia kutsatzeko gogo handia du.