Donosti Belle Swing Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkartearen urteko ekitaldirik garrantzitsuena da. Musikarekiko eta dantzarekiko dugun pasiotik abiatuta, jaialdia boluntariook % 100ean antolatzen dugu, eta Euskadiko, Espainiako eta Europako ehunka dantzariren topaleku bihurtu da.
Jaialdiaren egitarauan jende ororentzako eskaintza zabala dago: dagoeneko dantzatzen dutenentzako, lindy hop, solo jazz edo klake klaseak, lehiaketak eta jaiak zuzeneko musikarekin; eta oraindik dantzatzen ez dutenentzako dantza sozial irekiak, nazioarteko swing banden musika, ikuskizunak eta doako klaseak!
Urriaren 25ean 17:30etan Saioa Sese eta Alex Abuinek klase ireki bat eskainiko dute Tabakalera Plazan. Klase hau Lindy Hop inoiz dantzatu ez dutenei zuzenduta dago, beraz, ez duzu aitzakirik! Anima zaitez! Izena ematea ez da beharrezkoa.
Klasearen ondoren dantza soziala izango dugu Tabakaleran bertan, ikasitako pausoak praktikatzeko eta Donostiko lindy hopperak ezagutzeko!
Klase irekia jaso eta gogoz geratzen bazara, aurten "Beginner Pass" -ekin jaialdian Lindy Hop ikasten jarraitzeko aukera izango duzu: 2 ordu Julen Beltran eta Naiara Otaegirekin, 30 euroren truke. Gainera, pase honekin ostiraleko eta larunbateko festetan parte har dezakezu eta Hornsgatan Ramblers (Suedia) taldea eta Mr. Patxi "Crazy Legs"-en musikaz gozatu, oso prezio berezian: 20 €.
Izena emateko, Donosti Lindy Hop-en webgunean erregistratu beharko duzu. Zalantzarik baduzu, idatzi hona: reg.dbs@donostilindyhop.com
Jatorri afroamerikarreko dantza honi eta gure elkarteari buruz gehiago jakin nahi al duzu? Bisitatu Donosti Lindy Hop!