Donosti Belle Swing-en izena eman ahal izateko jaialdiko baldintzak eta filosofia onartu behar dituzu. Baldintza eta filosofia hauek hurrengoak dira.
Izena emateko, Donosti Lindy Hop elkarteko web orrira joan (http://www.donostilindyhop.com) eta dagoeneko eginda ez baduzu kontua sortu. Bilatu Donosti Belle Swing ekitaldia egutegian edo hemen klik egin. Pasea eta rola aukeratu eta izen ematea bakarka edo bikoteka egiten duzun adierazi. GARRANTZITSUA: klase eta bestetan ahalik eta gehien disfrutatzeko, rolen arteko oreka mantentzen dugu. Horregatik, ahal izanez gero, bikoteka apuntatzera animatzen zaituztegu itxaron zerrendak ekiditzeko (mesedez, kontuan izan ezin izango dela dagoneko onartua dagoen eta ordaindu duen pertsona bat bikote bezala jartzea).
Bikotean izena eman nahi izanez gero, hauta ezazu aukera hori eta bikotearen emaila sar ezazu. Konturik ez badu, kontua sortzeko gonbidapena jasoko du email horretan, eta behin hori eginda, eskaera onartu ahal izango du. GARRANTZITSUA: 5 eguneko epean bietako batek ordainketa egingo ez balu, automatikoki bi izen-emateak kantzelatuko lirateke.
Aurreko edizioetan bezala, kamiseta eta Mukako bazkarira izena emateko aukera izango duzu, baino hau zure plaza onartzean egingo da. Behin zure izen ematea egiten duzunean, email automatiko bat jasoko duzu konfirmatuz prozesua ondo joan dela. Lehen mezu honek ez du esan nahi zure plaza baieztatuta dagoenik eta ez daukazu oraindik ezer ordaindu beharrik.
Zure izen ematea onartzeko aukera izaten dugunean, mezu bat jasoko duzu zure plaza konfirmatuz eta zure erabiltzailerako esteka batekin. Bertan kreditu txartelarekin ordaintzeko aukera izango duzu. Momentu hartan kamixeta bat gehitzeko eta Mukan egingo den larunbateko bazkarian izena emateko aukera izango duzu. Gogoratu 5 egun naturaleko epea duzula ordaintzeko. Hau egiten ez baduzu, zure plaza beste pertsona bati esleiko zaio.
Ezin ditugu ordainduta dauden izen-emateak itzuli, baina zure izen-ematean interesa duen beste pertsona bat bilatu dezakezu. Gogoan izan zure pasea eskuratzen duen pertsonak zure rol bera eduki behar duela eta, klaseak barne hartzen baditu, maila ere berdina izan behar dela. Izen-ematea beste bati emateko derrigorrezkoa da guri idatziz ahal bezain laster jakinaraztea (beti ere, 2025ko urriaren 17a baino lehenago) honako posta honetara reg.dbs@donostilindyhop.com, hurrengo datu hauek aipatuz:
Izen-abizenak
Eman nahi duzun pase mota.
Zure pasearekin geldituko den pertsonaren izen-abizenak eta posta elektronikoa.
Mailaren bat osatzen ez bada baliteke taldeak berrantolatu behar izatea, baina betiere aldaketak eta aukera ezberdinak garaiz jakinaraziko dizkizugu.
Donosti Belle Swing festibala Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkarteko kideak garen boluntariook antolatzen dugu %100ean. Ez gara ekitaldi antolatzaile profesionalak, eta ez dugu inongo konpetsazio ekonomikorik jasotzen festibala antolatzeagatik; musika eta dantzarekiko dugun zaletasunak bultzatuta soilik lan egiten dugu. Mesedez eskatzen dizugu, jaialdian zehar zerbait behar bezala ez dagoela ikusiko bazenu, antolatzaileoi jakinaraztea eta pazientzia pixka bat izatea :-)
Oraindik ikasteko asko badugu ere, DLHDKEko kideok uste dugu oso garrantzitsua dela hainbeste gozatzen dugun musika eta dantzaren jatorriaz jabetzea. Jazz-a eta Lindy Hop-a adierazpen artistiko afro-amerikarrak dira, sortu ziren garaiko arrazakeriaren eta zapalkuntzaren kulturara erabat lotuak. Horregatik aitorpen eta begirune osoz gerturatu nahi dugu afro-amerikar komunitatearen kultur adierazpen honetara. Uste dugu Lindy Hop-a eta Jazz-a bizirik daudela, eta jatorria zein duten ahaztu gabe soilik izango dutela bilakaera.
Donosti Belle Swing-ek espazio seguru eta biolentziarik gabea eskaini nahi dizu. Ez da inolako jarrera biolento, oldarkor edo diskriminatzailerik onartuko. Jarrera matxista, arrazista edo xenofoboak onartuko ez dira bereziki onartuko. Denok daukagu klaseez eta jaiez lasaitasun osoz gozatzeko eskubidea. Klaseetan, festetan edo beste edozein ekintzetan mehatxu, jazarpen edo erasoren bat ikusten edo jasaten baduzu jarri zaitez berehala antolakuntzarekin harremanetan (bereizgarri batzuk eramango ditugu identifikatu gaitzazun). Antolakuntzak jarrera hauetan erortzen dena kanporatzeko eskubidea izango du.
Dantza egitea ekintza fisiko bat da eta hein horretan gauza batzuen jakitun izan behar duzu: lesio eta istripuak sahiestea zure esku dago eta zure ardura da. Oso kontuan eduki itzazu datza egiten ari zaren lekuaren tamaina eta zoru-mota. Zaindu zaitez eta zaindu itzazu bai zure dantza-bikotea bai dantzalekuan dauden gainontzeko kideak. Egin itzazu luzaketak, ura edan, lo egin, atseden har eta lo egin ezazu.
Oso gustokoa zaigu denoi bere garbitasuna zaintzen duen pertsona batekin dantzaz gozatzea: hori dela eta, klase eta festen zehar, arropaz aldatu eta freskatu ahal izateko komunak eta instalazioak gertu izango dituzu, zure erosotasunerako eta gainontzeko partaideekiko errespetuaren erakusgarri.
Jaialdian zehar antolakuntzak kontrataturiko pertsonala ibiliko da argazkiak hartzen eta bideoak grabatzen. Zure parte-hartzearekin antolakuntzari irudi hauek Donosti Belle Swing sustatzeko helburuarekin erabiltzeko eskubidea onartzen diozu.
Eta amaitzeko … ez zaitez ahaztu ahalik eta gehien gozatzeaz eta astebukaera honetako une bakoitzari zukua ateratzeaz; klaseetan adi egoteaz, jende ezezagunari dantzatzera gonbidatzeaz, aspaldiko lagunak topatzeaz, musika banden zirrara sentitzeaz eta abesti bakoitzaren amaieran txalo egiteaz… Presta zaitez jaialdi ahaztezin baterako!