Donosti Belle Swing dantzaldiak Donostiako Belle Epoque garaiari egiten dio keinua. garaiko hiriaren momenturik gorenena XX. mendearen hasieran izan zen. Orduan, Frantziatik zetozen Cake Walk eta Charleston taldeak gure hiritik pasatzen ziren, Josephine Baker bera ere horietako bat izan zen.
Hurrengo lerroetan informazio gehiago eskaintzen dizuegu, baina gehiago jakin nahi baduzu, honako hau Donostia Turismoko webgune ofiziala da. Bertan mota guztietako informazioa aurki dezakezue: bisita gidatuak, museoak, jatetxeak, etab.
Aurten Koba Hostelarekin akordio bat egin dugu, Donostian kalitatezko alojamendu merkea bilatzen duzuenontzat. DBSan izena ematen dutenek deskontu bat izango dute prezioan. Izena ematean informazio guztia helaraziko dizugu!
Mesedez, kontutan izan Donostia hiri turistikoa dela eta ez dela erraza ostatu merke bat topatzea. Beraz ez ezazu azkeneko momentura arte itxaron ostatua bilatzeko! Eskualde txikia gara, eta ostaturako aukerak mugatuak dira.
Gertura zaitez Bidassoa Tap Room-era, Kursaaletik 5 minutura oinez, hiriko auzo esanguratsuenetarikoa den Gros-en. Janari eta musika ona, garagardo artisauak, eta hori gutxi balitz bezala, %15-eko deskontua kontsumizio guztietan!
Hegazkinez bazatoz, praktikoena da Bilbon dagoen Loiu aireportura hegan egitea. Bertatik, autobus lanzadera bat hartzea posible da, 75 minututan Donostin egongo zara. Beste aukera bat, zure abiapuntuaren arabera, Donostiako aireportu txikiagora hegan egitea da, hiritik ordu erdira baino ez dagoena (www.aena.es). Autobusei buruzko informazioa aurkituko duzu Avanzaren orrialdean.
Donostiako Alde Zaharra kaiaren aldamenean eta Urgull mendiaren azpian dago. Ezin zara hiritik joan Alde Zaharreko kaleetan zehar ibili eta tabernetako pintxoak eta tragoak dastatu gabe.
Kale ezagunena “Abuztuaren 31a” da. 1813an, gerra napoleonikoen bukaeran, Ingalaterrako gudarosteek hiriari su eman ziotela gogoratzen du. Gertaera horretan, sutan suntsitu ez zen kale bakarra da, geroago Abuztuaren 31a izena jarri zitzaiona. Sutearen ondoren, hiria galdutzat jo zen, baina Donostia berpiztu eta hedatu zen, egun ikusten duzun hiria bilakatu arte.
Urgull mendia Alde Zaharra eta Paseo Berriaren artean dago, itsasoaren ondoan. Haren gainean, hiriaren gotorlekua kokatzen da: “Mota Gaztelua”, XII mendekoa. Minutu gutxitan, Alde Zaharretik paseo batean igo zaitezke “Jesusen Bihotza” eskulturaren azpian dagoen behatokiraino. Handik hiriaren, Kontxako badiaren eta inguruko mendien bista paregabeak izango dituzu.
Donostiako irudi ospetsuenak Igeldoko menditik ikus daitezke. Bertan, gainera, antzinako jolas-parke xarmangarria aurkitzen da. 1912. urtean eraiki zen eta garai bereko funikularrean igo daiteke haraino. “Suizar Mendia” 1928an eraiki zuen Erich Heidrich ingeniari alemaniarrak, eta munduan dabilen errusiar mendi zaharrena da. Atrakzio horretan ibiltzea ahaztezina eta paregabea da!
“Haizearen orrazia” artelana Ondarretako hondartzaren bukaeran kokatzen da. Eduardo Chillida euskal artista ospetsuaren eskultura-multzoa da, altzairuan landua eta kostaldeko arroketan finkatua. Hiriaren kostaldean zehar, egile berak egindako “Fleming-en monumentua” eskultura ikus daiteke, baita beste hainbat eskultoreen lanak ere: Oteizaren “Eraikuntza hutsa” (Paseo Berrian) edo Basterretxearen “Bakearen Usoa” (Sagues-en).