Kaixo mendizaleak!!
Igande honetan mendi taldeko hurrengo txangoa daukagu. Oraingoan herritik irten gabe Agarremendira igoko gara,mendia, Korrika eta euskara bat eginez.
Goizeko 10etan Berangoko Hilerrian elkartuko gara eta handik hasiko dugu igoera. Mendi buelta aproposa oraingoa ere eskolako txikiak animatzeko,denok elkarrekin gure herriko tontortxoa igo,ezagutu eta gozatuko dugu.
Korrikako petoak,banderolak ...dituzuenak motxilan sartu hamaiketakoarekin batera eta Harro Herri ozen ohiukatuko dugu bidean zehar.
Mendi buelta ostean Korrika Ginkana dago 12.00ak aldera Basotxu auzotik hasita beraz nahi duenak goiza luzatu dezake. Animatzen bazarete bete formularioa eta hantxe ikusiko gara!!!