Urtarrilak 18, AITZ-TXIKI edo ASTXIKI (Abadiño-Zelaieta)
4,92 km - 2h gutxigorabehera
Aitz-txiki Anboto mendikateko mendirik txikiena edo baxuena da eta Urkiolako Parke Naturala
barruan dago. Untzillaitz eta Alluitz mendien artean dago eta 791 metroko altuera dauka.
Harrizkoa da, beraz, aukera erreza eta aproposa haitzeko mendietan hasteko.
Kotxea, abandonatuta dauden Atxarteko harrobietan aparkatuko dugu. Oinez errepidea aldapa
gora jarraitu eta justo bukaeran, Gure Kristo Atxartekoa ermita ikusiko duzue, ba bertan bilduko
gara goizeko 10:30tan.
Atsarte ibaia gurutzatu eta gure eskumatara utziko dugu, gero ezkerreko bidea hartuko dugu
basoan barrena, pinuz ta pagoz inguratuko gara. Basoa zeharkatu ostean Genzelai muino
zabalera helduko gara, orduan ezkerretara joko dugu aldapa bat igo eta Artolako lepora helduko
gara. Justo hemen bi mendien igoerak ikusiko ditugu, ezkerretara Aitz-txikirako aldapa eta
eskumara Alluitz mendira igotzekoa. Bukatzeko, harkaitz artean igoera trebea besterik egin
beharko dugu gailurrera heltzeko ta hango bista ikusgarrietaz disfrutatzeko: Bide beretik itzuiko
gara kotxera.