Hurrengo igandean, urriaren 25ean, Serantesera joango gara, ikasturteko lehenengo ibilibidea egitera. Oraingo honetan, saio berezia izango da, mendira metroan joango garelako.
Oso ibilibide erreza izango da, hasi berrientzako oso aproposa. Igoera guztia pistatik egin daiteke, hau dela eta, umeen karritoekin etortzeko aukera dago. Berangotik metroz joango gara Santurtziraino. Mamarigako auzotik abiatuko gara, baina berehala Serantes tontorreraino igotzen den pista hartuko dugu. Tontorretik dauden bistak disfrutatu ta gero ogitartekoa jateko merendero batera joango gara, bertan ura dago. Indarrak berreskuratu ta gero buelta egingo genuke.
8 kmko txangoa prestatu dugu, baina oso erraza, lehenengo pare bat maldan kenduta, nahiko lasaia da igoera.
TOPAGUNEA: 09:30ean Berangoko metro geltokian.
IZENA EMATEKO
Hauxe egingo dugun ibilbidea da: WIKILOC