GARAIO MENDIA, BALTZOLA KOBAZULOA ETA JENTILZUBI.
Hurrengo igandean, apirilaren 14an hurrengo ibilibidea izngo dugu.
Ibilbidea 7 km ditu malda handirik gabe, oso egokia ume txikiekin egiteko.
Lehenengo Garaio mendira igoko gara, jeitsieran dagoen ermita baten bokata jan eta bueltan Baltzola kobazuloan sartuko gara. Horretarako frontalak eraman beharko dira. Beste aukera bat Garaio mendira ez igotzea da eta bokata jango dugun ermitara joatea zuzenean, ibilbidea lauagoa ta pista zabala da.
Ibilbidea egin eta gero indabak jatera hurbilduko gara Dimako jatetxe batera. Bazkaltzen geratuko dena inskripzio orrialdean ipini mesedez.
Nahi duenak aukera du gurekin bazkaltzeko Azurmendi Jatetxean (Artaun Auzoan). ALUBIADA
IBILBIDEAREN ARGAZKI BATZUK