OTSAIALAREN 5EAN
ADI AZKENENGO ORDUKO ALDAKETAK!!!!!!!!!!!!!!!!
Mendiko lanak eta azkenengo euriak direla eta, ibilbideko lehenengo zatia oso txarto dago. Hau ikusita, ibilbidea egin eta gero, topagunea aldatzea eta ibilbidea laburtzea erabaki dugu, errazteko asmotan. Ibilbidea 6 kilometrotara moldatu dugu, ordu bete bat igotzeko eta beste ordu bete bat bueltatzeko, gutxi gorabehera. Topagunea Zumetxagako Mikel Deunaren baselizan izango dugu.
Kaixo mendizale euskaltzaleak!
Ikasturteko laugarren mendi irteeraren berri emateta gatoz.
Datorren Otsailaren 5ean Jata mendira (599m)goaz. (Oraingo honetan Larrauriko Markaida auzotik abiatuko gara eta joan etorria bide berdinetik egingo dugu.)
Baserri multzotik hasi,pinudi bat igaro eta Zumetxagako Mikel Deunaren baselizara helduko gara,erromaniko garaiko eraikin eder honen inguruan harizti bat dago eta baita atseden hartzeko gune bat.
Ondoren azken txanpari ekiteko prest izango gara,tontorretik ikuspegi ederrak daude: kantauri itsasoa,Bakio eta Gaztelugatxe eta baita Uribe Kosta osoa ere ikus dezakegu. Eta buzoi berezia dauka gure mezua bertan utzi eta lau haizetara zabaltzeko.
Animatu botak janztera, emailari erantzun eta bertan elkartuko gara.
Datu Praktikoak:
- (Goizeko 10.00etan elkartuko Gara Larrauriko Markaida auzoan.) Topagune berria Zumetxagako Mikel Deunaren baseliza
- Ibilbide hau jarraituko dugu:
Mira esta ruta de @Wikiloc!
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/jata-larrauritik-91773755 (Jata Larrauritik)
TOPAGUNEA: 10:00 ZUMETXAGAKO MIKEL DEUNAREN BASELIZA
KONTUZ!!
Google maps erabiltzen baduzue Larrauri auzotik eramaten zaitu, baina mendiko ibilbidea da. Onena arazoak ez izateko Bakioko gasolindegiraino joatea da, eta bertatik errepidea hartuko dugu baselizaraino heltzeko.