URTARRILAREN 15EAN
10:00etan
Eguraldia ez zen oso egokia aurreko domenkan, hala ere ausarta batzuk Munarrikolandara hurbildu ginen eta bertan auzolana eginez bunkerra garbitu genuen. Hona hemen argazki batzuk
Urtarrilak 15, domeka hontan aurreikusita dekogun mendiurtekera -auzolana- bideratzeko zenbait gauza partekatu eta zabaldu gure doguz.
Urtekera Sustatxatik hasiko litzateke, goizeko 10eta bertan. TOPAGUNAREN ESTEKA
Bertatik oinez hasi eta aurreko urtean ikusi barik lotu dakun hilerria bisitan goaz eta hortik erretako mendi barrenetatik trintxeren bidea heldu eta urduliz sope eta berango alkartuten daun puntura jongo gara. Munarrikolandako tontor eta bunkerrra bertan dau.
Asmoa bunker inguru eta barnekaldea garbitzea da, hortarako sakuek eta herraminta batzuk eron berko direz,Pala ta atxurrak eskoboia..... jente guztiari eskularruak eroatea eskatuko dotsiegu, ume zein heldueri.
Bertan euskararen lurraldea osotzen daurien 7 probintziak 7 aretzegaz irudikatuko doguz (7 aretz kimu eroango doguz ) apur bet sinbolikoki:lurraldetasuna, euskara eta bertako basoaren ideia islatzen dauena.
Asko be ezin izango gara luzatu, beraz , pentsa dogu 30 minutu garbiketa lanetan, hamaiketako, beste tartetxo bat garbitzen eta kitto, bueltan kotxeetara. Hori dana euririk ez badau egiten, aurreikuspenak zalantzaz beterik dauz ta, ezpabere moldatuko gara.
Beraz mendiko arropak, hamaiketakoa eskularru eta lagungarri izan daitekena preparatzen joan eta.-----Goazen mendira Berangotarrak!!!...........
Osasuna ta askatasuna
Aurrekoetan bezala eskertuko genuke aldez aurretik izena ematen baduzue korreoaren bidez, zenbat pertsona itxaron behar ditugun jakiteko. berangomeranamenditaldea@gmail.com