MARTXOAREN 5EAN
Ikasturteko bosgarren mendi irteeraren berri ematera gatoz.
Datorren martxoaren 5ean Grazal errekako ibilbidea egitera goaz. Oraingo honetan Sodupeko sarreran dagoen parkinetik abiatuko gara (ubikazioa atxikituta doa). Ibilbidea zirkularra izan daiteke ala joan etorria bide berdinetik egin.
Bidean kobazulo pare batean sartzeko aukera izango dugu, beraz, frontalak eramatea gomendatzen da. Kobazulo txikiak eta zailtasunik gabekoak dira.
Hamaiketakoa goian egingo dugu, bazeliza baten ondoko zelaietan. Jateko aukera ere egongo da bideertzean dagoen merendero batean, parkinetik hogei minutura
Buelta egiteko bi aukera egongo dira:
- Bazelizatik ateratzen den pista zabal batetik. Erraza jaisteko, baina nahiko monotonoa. Wikilocken agertzen dena baino zuzena eta laburragoa.
- Egin dugun ibilbide berdinetik. Hau politagoa da eta gainera kobazuloetan sartzeko parada emango digu eta baita merenderoan jateko aukera ere.
Animatu botak janztera, emailari erantzun jakiteko zenbat joango garen eta bertan elkartuko gara. Igandera arte!
Datu Praktikoak:
- Goizeko 10.00etan elkartuko gara Sodupeko parking honetan:
- Ibilbide hau jarraituko dugu:
Kaixo, mendizaleak!
El domingo, 5 de marzo, a las 10:00 en este parking de Sodupe para la próxima salida. Un camino fácil y muy bonito! Llevar frontales que habrá alguna pequeña cueva. En los enlaces tenéis la información de las ubicaciones.
Igandera arte!