IBILBIDEAREN LABURPENA
15 KM (7.5 JOAN + 7.5 ETORRIA)
20M DESNIBELA (IA DENA LAUA)
DENBORA: 1:15MIN-1:45 MIN INGURU.
Heltzerakoan aukera desberdinak ibilidea jarraitzeko edo La Aceña parkean hamaiketakoa hartzeko eta bertan jolasteko.
Hurrengo urtarrilaren 26an, igandea, aurtengo 3. ibilibidea egingo dugu. Oraingo honetan, saio berezia izango da, mendira joango garelako, baina bizikletaz.
Oso ibilibide erreza izango da, hasi berrientzako oso aproposa. Aintzineko trenbide batetik doan bide berdetik, ia laua, desnibelik gabe, eta gainera, joan eta etorria leku beretik izango da. Beraz, norbaitentzat gogorra egiten bada, nahi duen tokian itxaron dezake eta bueltan guztiokin batera jarraitzeko aukera izango du.
Beste aldetik, norbait gelditzen bada gogo gehiagorekin aukera batzuk izango ditugu bizikleta buelta luzatzeko.
15 kmtako txangoa prestatu dugu (7.5km joana eta 7.5km etorria).
TOPAGUNEA: Galdameseko Geltoki Jatetxearen parking-ean 10:30etan
Azpiegitura aldetik txango zaila dela jakinda, gustatuko litzaiguke inor ez gelditzea joan barik bizikletak Galdameseraino ezin dituelako eraman . Egoera horretan bazaude, jakinarazi iezaguzu galdetegia betetzerakoan, eta ikusiko dugu zer irtenbide bila dezakegun.
IBILBIDEAREN ARGAZKI BATZUK