Aurrera! orientazio programa online bat da, DBH 3 eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleentzat.
Programa honen helburua da ikasleak laguntzea ikasturte horien bukaeran hartu behar diren erabakietan.
DBHko bi ikasturte horietan atal berak lantzen dira, baina jarduera desberdinen bitartez
Berdintasunean aukeratzea
Norberaren ezagutza
Lan mundua
Ikasketen ibilbideak
Erabakiak
Batxilergoan lanbide interesak gehiago azpimarratzen dira eta goi-mailako ikasketei buruzko informazio zabala ematen da, bai unibertsitate-graduei buruz, bai Lanbide Heziketako zikloei buruz
Programa hau egiterakoan kontuan hartu dugu erabakiak hartzeko modelo konprensiboa, Álvarez González (2005) eta Álvarez González eta Rodríguez Moreno (2006) garatu zutena. Modelo honek hiru dimentsio hartzen ditu kontuan: kognitiboa, soziala eta emozionala.
Dimentsio kognitiboa da programa honetan garatzen dena:
Norberaren ezagutza (interesak, gaitasunak, baloreak, nortasuna...)
Erabakia hartzeko garrantzitsua den informazioa bilatzea, ulertzea eta antolatzea
Aukerak aztertzea, erabakitzea eta martxan jartzea.
Baina tutoreak/orientatzaileak ez ditu ahaztu behar beste bi dimentsioak, oso garrantzitsuak baitira erabakitze prozesuetan:
Dimentsio emozionala: autoestimua eta norberarenganako konfidantza; emozioen kudeaketa (antsietatea, beldurra, lotsa, ...); gatazka pertsonalak...
Dimentsio soziala: testuinguruak eta familiak eskaintzen duen laguntza afektiboa eta ekonomikoa; espektatibak, asertibitatea, gizarte trebetasunak...
Aurrera! programa 2016-17 ikasturtean jarri zen martxan; 2017-18 eta 2018-19 ikasturteetan hainbat ikastetxeetan landu da. Ikastetxe horien ekarpenak ezinbestekoak izan dira orain daukaguna lortzeko.
2020-21 ikasturterako formatu berri bat aurkezten da. Bertan, orientazio-koadernoaz gain, jarduera bakoitzaren fitxa deskargatzeko aukera dago, atal guztiak nahierara landu ahal izateko programaren webgunetik.
Orientazio-koadernoak eskuragarri daude, nahiago duenarentzat. Koaderno horiek deskargatu eta aldatu egin daitezke, betiere egiletza errespetatuz (material hori Creative Commons lizentziapean dago: esleipen-ez-komertziala-partekatu berdin).
Zuen iradokizunak eta ikasleen balorazioak ezinbestekoak dira programa hobetzen joateko. Nabigatzailean aurkituko duzue zuen iritzia helarazteko modua. Mila esker!
Rosa Ortega
BN Orientazioa