Lan mundura hurbiltzeko lanbide bati buruzko informazioa bilatzea da gure hurrengo proposamena.
Galdeketa bat beteko duzu. Zure erantzunekin bat datozen lanbideen zerrenda bat lortuko duzu. Horietako bat (edo gehiago) aukeratu eta bertan eskaintzen dizuten informazioa aztertu.
Denbora baduzu, lanbide bat baino gehiago aztertzea aholkatzen dizugu. Eta zure bilaketaren emaitza ikaskideekin partekatzen baduzu, oraindik hobeto.
Zure erantzunekin bat datozen lanbideen zerrenda bat lortuko duzu. Horietako bat (edo gehiago) aukeratu eta bertan eskeintzen dizuten informazioa aztertu.
Lanbide horren ezaugarriak bat al datoz zure aurreko emaitzekin?
Zure Orientazio koadernoan lanbide horri buruzko galderak erantzungo dituzu. Jardueraren fitxa ere erabil dezakezu horretarako.