“Kukue beti kuku” diote batzuk.
Pertsona baten nortasuna definitzen duten ezaugarriak nahiko egonkorrak baldin badira, gureak zeintzuk diren argitzeak merezi du, ezta?
Zure koadernoan pertsonen ezaugarri batzuk aurkituko dituzu bi multzotan antolatuta -ezkerra eta eskuina-, eta erdian lauki batzuk. Jarduera honen fitxa ere deskarga dezakezu.
Ezaugarriak bikoteka daude antolatuta, bata bestearen kontrakoa delarik. Bikote bakoitzean zure ustez gehien definitzen zaituen ezaugarria markatu behar duzu X bat jarriz
2 zutabean erabat definitzen zaituen ezaugarria bada,
1 zutabean, zertxobait baino ez definitzen bazaitu.
Erdiko laukia bietatik zerbait duzula uste duzun kasuetarako utziko duzu.
Bukatzen duzunean zure nortasuna gehien definitzen duten ezaugarriak izango dituzu aurrean, baina datu horiek ez dira erabat fidagarriak izango ez badituzu kontrastatzen zure inguruko pertsonen iritziarekin.
Horregatik, zurea bete ondoren, ondo ezagutzen zaituzten lagunei eta senideei galdetzea proposatzen dizugu.
Datuak kontrastatu ondoren, zure ingurukoekin bat datozenak eta gehien definitzen zaituztenak jasoko dituzu, zure burua hobeto ezagutzeko balioko dizute eta.
Lanbideak aztertzen dituzunean, emaitza horiek kontuan hartuko dituzu.