DBH 3. mailan Aurrera! programa lantzeko bi aukera eskaintzen dizugu:
Programa osoa landu nahi baduzu, Orientazio Koadernoa eskuratzea aholkatzen dizugu. Bertan urrats guztien informazioaz gain, galdeketen emaitzak jasotzeko aukera izango duzu, baita zure hausnarketak idazteko ere.
Programa laburra egin nahi baduzu, beherago agertzen diren gutxieneko gaien gainean klikatu. Atal bakoitzean emaitzak jasotzeko fitxa bat aurkituko duzu. Karpeta batean gordetzea aholkatzen dizugu.
Interesatzen zaizkizun gaiak bakarrik lantzea da azken aukera. Zuk aukeratu!
Ez ahaztu bukaeran programaren balorazioa egitea, lan-proposamena hobetzeko.
Orientazio koadernoa (7-8saio)
Gure DRIVEAn dagoen eredua kopiatu besterik ez da egin behar.
1. Google-n saioa hasita duzula ziurtatu lehenengo.
2. Zoaz koadernoaren eredura, lotura klikatuz
3. Goiko Menu-barran FITXATEGIA/ARCHIVO zabaldu (ezkerrekoa).
4. Zabaldutako menuan kopia egiteko aukera ikusiko duzu (irudian gorriz borobildua).
Koadernoaren kopia zure DRIVEan gordeko da.
Zure Orientazio Koadernoa prest al duzu? Aurrera!
Koadernoa egokitu daiteke: orientatzaileak haren DRIVEan koadernoaren kopia egin ondoren, aldaketak egin ditzake eta gero tutoreekin edo ikasleekin zuzenean partekatu dezake. Horretarako Google Clasroom da aukerarik onena.
Irakasleentzako gida deskargatu daiteke
Gogoratu materiala Creative Commons lizentziapean dagoela, hau da, moldatu daitekeela baina beti jabetza intelektuala aitortuz (Berritzegune Nagusia) eta modu berean (ez komertziala) partekatuz .