Ba al dakizu zein lanbide gustatzen zaizun gehien? Eta zeintzu diren egin behar dituzun ikasketak horretan aritzeko?
Nerabezaroan lan interesak ez daude oraindik zeharo finkatuta. Hala ere, galdeketa bat egitea proposatzen dizugu, gehien interesatzen zaizkizun lanbide eta ikasketa jarduerak identifikatzeko.
Ondorengo galdeketan 60 lanbide jarduerak aurkeztuko dizkizugu. Jarduera horiek zerikusia dute DBH 4. mailan aukeran dituzun jakintzagaiekin.
Bakoitzari puntuazioa eman behar diozu: 5 (asko gustatzen zait) --------> 1 (ez zait batere gustatzen)
Emaitzak DBH 4. mailako ibilbidea aukeratzeko lagungarriak izango zaizkizu, ondo pentsatuta erantzun baduzu.
Lan interesak DBH 3: 60 lanbide jarduerak (20 minutu)
Emaitzak zure koadernoan jaso. Jardueraren fitxa ere erabil dezakezu.
Galdeketa bukatu ondoren, zure interesen puntuazioak 4 arlotan bananduta jaso dituzu.
Ikasketa-multzo bakoitzean dauden ikasteko aukerak aztertuko duzu orain.
Aurreko jardueran puntuazio altuena lortu duzun etiketaren gainean klikatuz gero, ikasketa multzo horretan dauden aukerak ikusiko dituzu. Bat edo batzuk aukeratu.
Programa honen 4. atalean (Ibilbideak) ikasketetan gehiago sakontzeko aukera izango duzu.