Zeintzuk dira zure ametsak? Horien atzetik joaten ausartuko al zara?
Zure koadernoan agertzen den “piramidea" behetik gora bete behar duzu. Hasi aurretik tarte bat har ezazu ondo pentsatzeko:
Zer dakit egiten?
Gauza guzti horien artean, zer gustatzen zait?
Eta zertarako dut dohain berezia? Zer da ondo egiten dakitena?
Zein da nire ametsa? Zer izan nahiko nuke?
Fitxa irudiez, marrazkiez (digitala edo eskaneatuta bertan itsatsi) edo hitzez bete dezakezu.
Nire ametsak fitxa ere deskargatu dezakezu edo zure DRIVEAn kopiatu.
Ikasten jarraitu beharko duzu? Noiz arte?
Zure ametsak betetzeko formazioa beharko duzu ziurenik.
Ikasketak atsegin dituzu? Zenbat denbora dedikatu nahi diozu prestatzeari?
Ikasten jarraizteko duzun gogoa argitzeko galdeketa bat erantzutea proposatu nahi dizugu. Saia zaitez egia esaten, bestela emaitza ez da erabilgarria izango.
Galdeketaren emaitzak zure orientazio kuadernoan jaso. Jardueraren fitxa fitxa ere erabil dezakezu.
Emaitzen interpretazioa
Gaur egun ikasketak ez zaizkizu interesatzen. Baina, DBH gainditu eta gutxienez Erdi Mailako ziklo bat egin beharko zenuke lan munduan sartu ahal izateko..
Ikasteko gogo handia ez izan arren, Batxilergoa egiteko gai izango zara, baldin eta ikasketak serio hartzen badituzu. Ondoren Lanbide Heziketako Goi Mailako ziklo bat egitea aholkatzen dizugu, lan munduan sartu ahal izateko.
Ikasten jarraitzeko prest zaudela dirudi. Batxilergoaren ondoren, Unibertsitateko ikasketak zein Lanbide Heziketako Goi Mailakoak egin ahal izango dituzu.
Ez ezazu pentsa behin betiko emaitzak direnik. Bidean aurrera egin ahala, bizitza ikusteko duzun modua aldatuko da seguruenik.